Guillaume Dupuytren
Wikipedia(e)tik
Guillaume Dupuytren (Pierre-Buffière, Limousin, Frantzia, 1777 - Paris, Frantzia, 1835) kirurgialaria eta anatomista izan zen. Luis XVIII.a Frantziakoaren eta Karlos X.a Frantziakoaren kirurgialaria izan zen. Ebakuntza zail ugari egiteaz gainera, bere izena daraman Parisko Medikuntza Fakultateko Anatomia Patologikoaren Museoa sortu zuen. Dupuytrenen uzkurdura esaten zaio medikuntzan esku ahurreko aponeurosiaren hantura kronikoari.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.