Guillaume Dupuytren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guillaume Dupuytren.

Guillaume Dupuytren (Pierre-Buffière, Limousin, Frantzia, 1777ko urriaren 5a - Paris, Frantzia, 1835eko otsailaren 8a) kirurgialaria eta anatomista izan zen. Luis XVIII.a Frantziakoaren eta Karlos X.a Frantziakoaren kirurgialaria izan zen. Ebakuntza zail ugari egiteaz gainera, bere izena daraman Parisko Medikuntza Fakultateko Anatomia Patologikoaren Museoa sortu zuen. Dupuytrenen uzkurdura esaten zaio medikuntzan esku ahurreko aponeurosiaren hantura kronikoari.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Dupuytren Aldatu lotura Wikidatan