Guillaume Farel
Wikipedia(e)tik
Guillaume Farel (Les Fareaux, Gap, Frantzia, 1489 - Neuchâtel, Suitza, 1565) Erreforma Protestantearen zalea izan zen. Lefèvre d'Étaplesen ikasle izan ondoren, Erreformaren doktrinak onartu, eta Basilean lehenik eta Estrasburgon gero bilatu zuen babesa. Berriro Suitzara itzuli zenean, Zwingli erreformatzailearen ideien eragina jaso zuen. Guillaume Farel izan zen, Kalbinekin batera, Genevan Erreforma onarrarazi zuena. Gero, Neuchâtela erretiratu, eta han hil zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.