Guillermo Cabrera Infante
Guillermo Cabrera Infante Kubako idazlea eta zinemarako gidoi-egile (Gibara, Oriente, 1929 - Londres, 2005). Zinema-kritikaria izan da 1954. urtetik aurrera.
Kubako zinemakoteka sortu zuen eta Kubako iraultzako lehen urteetan Lunes de la Revolución literatura aldizkariko zuzendaria izan zen. Fidel Castroren politikaren aurkako izanik, 1962. urtean Kubatik alde egin eta Britainia Handian hartu zuen bizitokia. 1960. urtean Así en la paz como en la guerra (Gerran bezala bakean ere) ipuin-bilduma argitaratu zuen. 1963an zinemari buruzko artikuluak bildu zituen Un oficio del siglo XX (XX. mendeko lanbidea) liburuan. Argitaratu ditu, halaber: Tres tristes tigres (Hiru tigre triste, 1966); O (1975) eta La Habana para un infante difunto (Habana infante zendu batentzat) autobiografia-eleberria (1979). Cabrera Infante Latinoamerikako beranduko barrokoko literatura eman duen idazle nagusietakoa da. Hauek ditu lan batzuk: 1992an Mea Cuba argitaratu zuen, 1995ean kaleratu zuen Delito por bailar el chachachá, eta 1996. urtean Mi música extremada. Orobat idatzi zuen La ciudad perdida (1991), zinemarako. 1997. urtean zinemari buruzko saiakera bat idatzi zuen, Cine o sardina, eta urte horretan bertan Cervantes saria eman zioten. 1999. urtearen bukaeran El libro de las ciudades kaleratu zuen, bidaia kroniken bilduma. Urte berean 1952 eta 1992 bitartean idatzitako kontakizun-bilduma kaleratu zuen, Todo está hecho con espejos titulupean. 2000. urtean Puro humo argitaratu zuen, erretzailearen autobiografia modukoa, zinema kedunaren katalogoa eta puru erretzailearen gida.
[aldatu] Liburuak
- Así en la paz como en la guerra (1960), ipuinak
- Un oficio del siglo XX (1963), zinema-kritikak
- Tres tristes tigres (1964 y 1967), eleberria
- Vista del amanecer en el trópico (1974)
- O (1975), saiakera
- Exorcismos de esti(l) o (1976)
- Arcadia todas las noches (1978), zinema-kritikak
- La Habana para un infante difunto (1979), eleberria
- Puro humo (2000), saiakera
- Mea Cuba (1992), artikuluak
- Delito por bailar el chachachá (1995), ipuinak
- Mi música extremada (1996), saiakera
- Ella cantaba boleros (1996)
- Cine o sardina (1997), zinema-kritikak
- Vidas para leerlas (1998), artikuluak
- El libro de las ciudades (1999), artikuluak
- Todo está hecho con espejos (1999), ipuinak
- La ninfa inconstante (2008), eleberria
- Cuerpos divinos (2010), memoriak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.