Guillermo Gómez Rivera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guillermo Gómez Rivera
Bizitza
JaiotzaIloilo1936ko irailaren 12a (87 urte)
Herrialdea Filipinak
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaColegio de San Juan de Letran (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Hiligaynon (en) Itzuli
filipinera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, dantzaria, historialaria, kazetaria eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Guillermo Gómez Rivera (Iloilo, 1936ko irailaren 12a) filipinar idazle eta hizkuntzalaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinar idazlea, kazetaria, poeta, dramaturgoa, historialaria, hizkuntzalaria eta espainiera irakaslea. Filipinetako Akademiako zuzendaria da, Espainiako Errege Akademiako kidea eta hispanista sutsua. Dantza espainiarreko irakaslea ere bada eta flamenkoaren maisutzat dute Filipinetan.

Dinglen (Iloílo) sortu zen 1936ko irailaren 12an. Iloiloko San Agustin Unibertsitatean ikasi eta Merkataritza eta Hezkuntza Zientzietako lizentzia gradua erdietsi zuen. Geroago, San Juan Letrangoaren Ikastetxean Bachelor of Arts-eko gradua erdietsi zuen.

Espainieraren katedradun izan da 2001. urtea arte Adamson Unibertsitatean eta Filipinetako Konstituzio Konbentzioaren Hizkuntzen Batzorde Nazionaleko kide izan zen 1971tik 1973ra arte, Ferdinand Marcos Filipinetako presidente zenean –tagaloaren eta espainieraren ofizialtasunaren gainean zituen ideiak oso kontuan izan ziren garai horretan–.

Guillermo Gómez Windhamen ilobaren semea –espainieraz idazten zuen Filipinetako idazlea izan zen hura, Zóbel saria 1922an irabazi zuen lehena.

Zirkulu hispanofilipinarren artean, "Filipinetako On Kixote" moduan ezaguna da, espainiarrek uharteetan utzitako herentzia kulturala hedatzen egin zuen lanagatik.

Intelektual nazionalista beligerantetzat hartzen dute espainiera eta espainiarrek Filipinetako kulturan egindako ekarpena defendatzeko ideiengatik. Filipinetako gaur egungo kultura osorako ezinbesteko erreferentzia-puntutzat eta pertsonalitatetzat hartzen da.

Guillermori esker bere herrialdeko iragan hurbileko gertakari anitz oroimenetik berreskuratu dira. Halaxe badakigu 1930eko hamarkadan espainieraz egin zela zinema nazional filipinar hasiberri bezain arrakastatsua –horren adibidea da Secretos de confesión filma.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]