Gumbel banakuntza
Wikipedia(e)tik
Gumbel banakuntza magnitude baten maximoa aztertzeko erabiltzen da. Adibidez, urtebeteko egun euritsuenaren prezipitazioak balio handietara (eskuineko muturrera, alegia) lerratzen dira batzuetan, uholdeak sortuz. Uholdeak izateko joera handiei mutur astuneko banakuntzak dagozkie.
Probabilitate-teorian, Gumbel banakuntza probabilite banakuntza jarraitu bat da, bereziki errekor edo balio maximoak modelizateko erabiltzen dena. Ohikoa da uholde eta beste hondamendi naturalen magnitudea aztertzeko (adibidez, uholde bat urtebetean izandako euri kopuru maximoa da). Eskuin aldera alboratua dago beti.