Gunfight at the OK Corral

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gunfight at the OK Corral (euskaraz Tiroketa OK Corralen) 1957ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Burt Lancaster, Kirk Douglas, Rhonda Fleming, Jo Van Fleet eta John Ireland aktoreek antzeztu zuten. Bestalde, garai hartan aktore hasiberriak ziren Dennis Hopper eta Lee Van Cleefek ere antzeztu zuten.

George Scullin idazlearen Gunfight at the OK Corral liburuan oinarritua dago, hura era berean, Mendebalde Urruneko gertakizun ospetsuenetakoa den O.K. Corraleko tiroketaren deskribapena da.

Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Muntatze onenaren Oscar Saria (Warren Low) eta Soinu onenaren Oscar Saria (George Dutton).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna, Kansas. Wyatt Earp (Burt Lancaster) Dodge City sheriffa behinola bizia salbatu zion Doc Holliday (Kirk Douglas) jokalari tuberkulosidun eta mozkortiarekin berrelkartu da.

Honako honetan Clantondarren taldeari aurre egin beharko diote, Arizonako Tombstone herria izutua duen abeltzain familia boteretsua. Azkenean, bi aldeen arteko liskarra 30 segundu besterik iraun ez eta AEB guztian aski ospetsua bilakatu zen O.K. Corraleko tiroketan amaitu zen.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gunfight at the OK Corral