Gunnar Asplund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stockholmeko liburutegi publikoa
Skogskyrkogården
Goteborgeko udaletxea: ezkerrean antzinakoa eta eskuinean Asplundena

Erik Gunnar Asplund (Stockholm, 1885eko irailaren 22a1940ko urriaren 20a) arkitekto suediarra zen, 1920ko hamarkadako arkitektura neoklasiko suediarraren ordezkaririk esanguratsuenetakoa. Bere bizitzaren azken hamarkadan, arkitektura modernoaren sustatzaile nagusienetakoa izan zen Suedian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asplund suediako eskola erromantikoan hezi zen artistikoki. Hastapeneko lanek mugimendu hau jarraitzen dute, gutxinaka-gutxinaka aldetzen badoa ere neoklasikoaren ikuspegi modernoagoa eta bereagoa sortu arte. 1930ean Stockholmeko Nazioarteko Erakusketan pabilioiak eraiki zituen, guztiz modernoak. Hamarkada hartako arkitektura modernoaren gaina Alemania, Herbehereak eta Frantziako arrazionalismoak osatzen zuen eta Asplund bertan oinarritu zen, baina era askeago eta espontaneoagoan, estilo organikotzat jo daitekeen eran.

1930tik aurrera Teknologia Errege Institutuko irakaslea izan zen, Stockholmen.

1934 eta 1937 bitartean Goteborgeko udaletxearen handitze lanetan aritu zen. Interes handiko lana da, antzinako eraikin bati eraikin guztiz modernoa atxikitzen baitio, naturaltasun osoz eta funtzioari dagokion handitasunez.

Bere lan ezagunenen artean, Stockholmeko liburutegi publikoa (ondoren eraiki ziren liburutegi askoren eredu) eta Skogskyrkogården ("Basoko Hilerria") daude. Azken hau, Sigurd Lewerentz kidearekin egina izan zen, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du. Bertan hilobiratua dago.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gunnar Asplund Aldatu lotura Wikidatan