Guqin
Wikipedia(e)tik
(pinyinez, gǔqín; Wade-Gilesen, ku-ch'in). Txinako zazpi hariko zitara (1,20 m luze, 20 cm zabal, 7,5 cm lodi). Ohol hustu batean egina izan ohi da, eta zetazko hariek kutxaren luzera osoa hartzen dute. Betidanik kultura sinbolo gisa hartua izan da Txinako intelektualen eta konfuzianisten artean, eta jakintsuak irudikatzen dituzten pinturetan azaldu ohi da. K.a. 1100 urtekoa baino lehenagokoa da. Japoniako koto izeneko tresnaren antzekoa da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.