Gurbe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gurbea
Zuhaitza
Zuhaitza


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Generoa: Sorbus
Espeziea: Sorbus domestica

Gurbea (Sorbus domestica) Sorbus generoko zuhaitza da, 20 m arteko altuera eta metro beteko diametroko zurtoina izatera iritsi daitekeena, nahiz eta baldintza gogorretako zenbait lekutan 2 - 3 m-ko sastraka moduan ere aurki daitekeen. Eskualde mediterraneo inguruan bizi da eta aspalditik landatu izan da apaingarritzat eta bere fruituengatik. Euskal Herrian erkamezti eta artadi mediterraneotan agertzen da, eta, bere laborantza utzi den arren, herri-inguruetako ezponda eta heskaietan bertakotzen da.

Eduki-taula

Ezaugarriak[aldatu]

Enborreko azala

20 m arteko zuhaitza, 1 m arteko diametroduna. Zurtoinaren azala marroia du, leuna ale gaztetan, eta, zahartzean pitzatu egiten da eta ezkatatsu bilakatu. Begiak dira lodiak, konikoak, ilegabeak, likatsuak eta ezkata berdexkaz estaliak.

Hostoak[aldatu]

Hosto konposatuak, inparipinatuak, 6 - 9 foliolo-parerekin, luzangak eta ertzean zerratuak; berde biziak eta glabroak gainaldean, azpialdetik zurbilagoak eta gaztetan ilaundunak, eta, gerora ilegabeak.

Loreak[aldatu]

Loreen sepaloak triangeluar luzatuak dira, petaloak 5 eta zuriak, eta, 5 estilo dituzte.

Fruituak[aldatu]

Hostoak eta fruituak

Fruitua 2 - 3 cm-ko luzerako pomoa da, sagar edo udare-formakoa, berde-grisaxka edo arrexka, batzuetan kolore gorria hartzen du eguzkiak jotako aldean; lentizela nabarmenez hornitua, zapore gozokoa eta zelula petreo ugarikoa.

Banaketa[aldatu]

Natiboa da Europa erdialdean eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean (Atlas mendietan), eta, Asia hego-mendebaldean (Kaukasoren ekialdean). Eskualde mediterraneoaren inguruan bizi da eta Euskal Herrian han-hemenka azaltzen da erkamezti eta artadi mediterraneotan.

Ekologia[aldatu]

Altitude ertain edo handietan hazi daiteke, hobeto lurzoru kalkareotan eta neurrizko hezetasuna behar du. Luze bizi daiteke zuhaitz hau, Britainia Handiko ale batzuk 300 - 400 urte bete dituzte.

Fenologia[aldatu]

Apiriletik ekainera loratzen da eta, fruituak urria eta azaroa artean heltzen dira.

Erabilera[aldatu]

Bere zura oso gogorra da, gorri-arrexka, lantzeko oso egokia eta tornugintzan edo lanabesak egiteko oso preziatua.

Fruituak, oso helduta daudenean, gozoak dira baina baita astringenteak ere, eta, gose garaietan giza elikadurarako erabili izan dira; sagardoaren antzeko edari bat ere egin izan da fruituekin, baina gaur egun ohitura horiek galduta daude.

Erreferentziak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gurbe