Erosketa orga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurditxo» orritik birbideratua)
Orga ilara.

Erosketa orga[1] batik bat supermerkatu eta azalera handiko beste saltokietan bezeroak erositako produktuak garraiatzeko ibilgailu bat da. Beste diseinu bat dutela, aireportu eta tren geltokietan ere aurki daitezke orgak maletak garraiatzeko. Bezeroak supermerkatuan zehar erosi behar dituen produktuak gurdira sartu eta kutxara iristean, produktuak banan banan ateratzen ditu, ordainketarako kontua egitearren. Gehienetan orgak supermerkatuetako kanpo aldera edo parkingera ere eraman daitezke, zama orgatik automobilera edo beste ibilgailu batera aldatzeko. Orgak ilaretan gordetze dira, bata bestearen atzetik, kanpo aldean zein barru aldean, leku txikiagoa har dezaten. Horretarako, erosketarako gurdiaren atzeko aldea altxatu egiten da, orgak bata bestearen barnean sartzeko. Ilara hauetatik orga bat hartu ahal izateko, orgak berak duen zirrikitu batetik txanpon bat sartu behar izaten da, ilarako aurreko orgarekin duen lotura askatzeko. Orga ilaran sartu eta aurreko orgarekin lotzean, txanpona berreskuratu egiten da.

Erosketa orgen edukiera 60-240 litrokoa izaten da. Haurrek gidatzeko orga txikiagoak ere daude supermerkatu askotan. Pisuari buruz, 80-150 kg zamak eraman ditzakete. Askotan, orgako alde bat zabaldu eta haur txikiak orga gainean eramateko eserleku bat izaten da. Orga gidatzen laguntzeko kautxuz estalitako lau gurpil mugikorren gainean ibiltzen dira.[2] Orgak burdinazkoak, kaiola baten antzeko diseinuaz, edo plastikozkoak izan daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]