Gurin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurina barra forman saldu ohi da eta normalean aizto berezi batez zerbitzatzen da

Gurina esnegain edo esne hartzitua edo egunekoa astinduz egiten den esneki bat da. Ongailu gisa edo beste janariak igurtzitzeko erabiltzen da, bai eta sukaldeko hainbat prestaketa-motetan ere, hala nola labean, saltsen prestaketan edo frijitzean. Gurinaren osagaiak esnegaina, ura eta esnearen proteinak dira.

Gehienetan behi-esnetik abiatuz egiten bada ere, beste ugaztun batzuen esnea erabiliz ere ekoitz daiteke (ardia, ahuntza, bufaloa...). Zenbaitetan gehigarriak eransten zaizkio: gatza, aromak, kontserbagarriak, etab.

Hoztuta, gurina solidoa da, baina giro-tenperaturan bigundu egiten da eta likido arinaren loditasuna eduki arte urtzen da 32–35 °C-eko tenperaturan. Bere dentsitatea 911 kg/m3-koa da. Normalean kolore hori argikoa da, baina hori sakonetik hasi eta ia zuri kolorerainokoa izan daiteke. Bere kolorea esnea ekoiztu duen animaliaren elikaduraren araberakoa da, eta sarritan koloratzaileak eransten zaizkio prozesu industrialean, gehienetan anatoa edo karotenoa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gurin Aldatu lotura Wikidatan