Guruin paratiroide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guruin paratiroideak
Illu thyroid parathyroid.jpg
Tiroide eta paratiroidea.
Latinez glandula parathyreoidea inferior, glandula parathyreoidea superior
MeSH Parathyroid+Glands

Paratiroide tiroidearen ezker-eskuin dauden guruin txiki barne-jariodunez esaten da. Guztira lau dira, bi tiroidearen alde banatan. Guruin bakoitzaren pisua 20-25 mg-koa da; luzera, 6 mm-koa; diametroa 3 mm-koa. Bi epitelio motak osatua da guruin paratiroidea: zelula nagusiak edo kromofoboak eta kromofiloak (oxifiloak edo eosinofiloak). Paratohormona irazten du. Paratiroidearen gehiegizko jarduerak (hiperparatiroidismoak) behar baino osteoklasto gehiago sorrarazten du, eta, horren ondorioz, behar baino hezur ehun gehiago suntsitzen da. Jarduera urriak, berriz, (hipotiroidismoak) odoleko kaltzioa gutxiagotzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.