Gurutzeta (barrutia)

Wikipedia(e)tik
(Gurutzeta (auzoa)tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Paz auzunearen ikuspegia.
Gurutzetako Plaza.
Gurutzetako ospitalea.

Gurutzeta Barakaldoko (Bizkaia) bederatzigarren barrutia da La Pazekin batera. Barrutiak 13.450 biztanle eta 1,689 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Barakaldoko udalak emaniko datuen arabera). Gurutzetako barrutia Barakaldoko udalerriaren mendebaldean kokatzen da. Iparraldean Errekaortuko barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean Burtzeñako auzoarekin. Gurutzetako barrutiak bi auzo dauzka, Gurutzeta eta La Paz.

[aldatu] Auzoak

Gurutzeta eta La Pazeko auzoak oso desberdinak dira elkarrengandik, nahiz eta aldi berean eraiki ziren. 1950eko hamarkadatik aurrerako immigrazioak, ehunka pertsona erakarri zituen Barakaldora, bertako lantegietan lan egitera. Horrela, pertsona haientzako hainbat auzo berri egin ziren. Gurutzeta auzoa, izen bereko plazaren inguruan zabaltzen da, Gurutzetako Ospitalearen ondoan. La Pazeko auzoa berriz A-8 autobidearen mendebaldean hedatzen da, barrutiaren mendebaldean.

La Paz auzoan gune berdeak dira nagusi, etxebizitzak 12-13 pisutako dorreetan batu ziren, eta horrek plaza eta parke ugari eraikitzea posible egin zuen. Gurutzetak bien bitartean hirigintza tipikoagoa dauka, eta gune berdeak urriagoak dira. La Pazeko auzoaren ondoan, hiriko parkerik handiena dago, Gorostitzako parkea alegia.

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Kanpo loturak


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak