Gustavo I.a Vasa
Wikipedia(e)tik
Gustavo I.a Vasa (Lindholm, 1496 - Stockholm, 1560) 1523-1560 urteetan Suediako erregea izan zen. Berak sortu zituen Suediako estatu modernoa eta Vasa dinastia. Aita, suediar senatari bat, Kristian II.a Danimarkako erregeak hil zuen. Berak ihes egin zuen, eta danimarkarrak egotzi zituen (1523).
Errege hautatu zutenean, hautsi zen Danimarka, Norvegia eta Suediaren arteko batasuna (Kalmar). 1527an eliza protestante nazionala sortu zuen. Itsasoko armada indartu zuen, eta Lübecken lortu zuen garaipenaz (1537), Suediako merkataritza Hansako ligaren aginpidetik askatu zuen. 1544an erregetza herentziazko egin zuen Vasa familiaren baitan, eta hautapen-sistema ezabatu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.