Gutenberg proiektua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gutenberg proiektua' Michael Hartek 1971ean garatutako proiektua da, liburu elektronikoz osatutako liburutegi bat sortze asmoz. Liburu horiek jada fisikoki existitzen ziren liburu fisikoetan oinarrituko litzateke. Interneten eskuragarri daude liburu horiek.

Bertara iritsi ziren testu gehienak domeinu publikoan zeuden, inoiz ez zutelako egile eskubiderik izan edo izan bazituzten ere, iraungi direlako. Beste batzuek eskubideak oraindik dituzte, baina egileek utzi dituzte espreski. Izena XV. mendeko inprimatzaile izan zen Johannes Gutenbergi gorazarre egiteko darama. 2009an Gutenberg Proiektuak 30.000 liburu zituen sarean, horietako 25.496 ingeleraz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gutenberg proiektua Aldatu lotura Wikidatan