Guyanak
Wikipedia(e)tik
Guyanak Hego Amerikako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Orinoko eta Amazonas ibaien artean.
Bere ezaugarri geologiko nagusia Guyanako ezkutua da. Politikoki 1.500.000 km² eskualdea zenbait herrialde eta dependentziatan banatzen da:
- Venezuelako Guyana, Venezuelako eskualdea, antzinako "Espainiako Guyana" .
- Guyana estatua, antzinako "Guyana britainiarra".
- Surinam estatua, antzinako "Guyana nederlandarra".
- Frantziar Guyana, Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM).
- Brasiliar Guyana, Brasilgo estatua, antzinako "Guayana portugaldarra".
- Esekibar Guyana, Guyanako Errepublika Kooperatiboaren parte den eta Venezuelak aldarrikatzen duen lurraldea.
Guyanako ezkutua eskualdean dagoen mendigunea da, Guyana, Surinam, Frantziar Guyanako iparraldean, Venezuelako hegoaldean eta Brasilgo iparraldean kokatzen dena.
| Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona lotura baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu lotura, artikulu egokira eraman dezan. |