Guztiahaltasunaren paradoxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Averroesek adierazi zuen paradoxa hau lehendabiziko aldiz XII. mendean. Hemen XIV. mendeko irudi batean (Andrea da Firenzek egina).

Guztiahaltasunaren paradoxaren bidez aztertzen da logikaz izaki ahalguztiduna izan ote daitekeen eta guztiahaltasuna zer den.

Paradoxa honek dio ezen, izaki bat edozein gauza egiteko gai izatera, egiteko gai ez den gauza bat sortzeko ahalmena izan beharko lukeela, eta, hortaz, ezin izanen lukeela den-dena egin. Eta, bestalde, egiteko gai ez den gauza bat ezin izatera, badago egin ezin duen zerbait.

Honen aldaera bat harriaren paradoxa da. Izaki ahalguztidun batek egin lezake hark altxatu ezin duen harri bat? Hala bada, ez litzateke ahalguztiduna izanen; hala ez bada, ere ez.