György Bessenyei
Wikipedia(e)tik
György Bessenyei (Tiszabercel, Hungariako Erresuma —egun Hungaria—, 1747 - Pusztakovácsi, Hungariako Erresuma —egun Bakonszeg, Hungaria—, 1811) hungarierazko idazlea izan zen. Protestante-familia bateko semea. Idazle-talde bat eratu zuen nazio-hizkuntza goratzeko eta Hungariak Austriarekiko zuen kultura-mendekotasuna apurtzeko. Alemana eta frantsesa ikasi zituen bere kasa, eta filosofia eta literatura izan zituen ardura nagusi. Voltaireren mireslea izan zen. Bi tragedia, Agis eta Buda, eta Maria Teresaren gorteari buruzko satira bat, Tarimenen bidaia, idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.