György Ligeti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
György Ligetiren hilobia, Vienan

Hungariar jatorriko austriar musikagilea (Dicsöszentmarton, Transilvania 1923 - 2006). Konposizio-ikasketak egin zituen Kolozsvar-en eta Budapesten. Budapesteko Kontserbatorioko irakasle izan zen, 1950-1956 bitartean. 1956an, Vienara joan zen eta Europako abangoardiarekin harremanetan jarri zen. Koloniako WDR (Westdeutscher Rundfunk) musika elektronikoko estudioan lan egin zuen, eta 1960. urtean orkestrarako idatziriko Apparitions lanarekin mundu osoan egin zen ezagun. 1961ean, Stockholmeko Kontserbatorioko irakasle izan zen, eta 1964. urtean Musikako Suediar Errege Akademiako kide izendatu zuten. Bartok-en eragina du Ligetiren musikak; serieko teknika elektronikoa erabili zuen gehienbat, eta alor honetan berrikuntza ugari sartu zituen. Lan nagusiak: Atmosferak (1961); Ehun metronomoentzako poema sinfonikoa (1962); Abenturak (1962-1963); Kontzertu bikoitza (1971-1972) flauta, oboe eta orkestrarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: György Ligeti Aldatu lotura Wikidatan