Gimnospermo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gymnospermae» orritik birbideratua)

Gimnospermo
Devoniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
Dibisioa Gymnospermae
Dibisioak

Gimnospermo deritze (Gymnospermae)[1] haziak sortzen dituzten landare taldeari.Landare baskular eta espermatofitoak dira, hau da, haziak sortzen dituzten benetako ehundun landareak dira. Izena antzinako grezieratik dator, γυμνόσπερμος (γυμνός "gymnos", biluzik eta σπέρμα "sperma" hazi) eta "hazi biluziak" esan nahi du. Denominazio hori landare hauen haziak obario baten barruan sortzen ez direlako Egokitzen zaie, hau da, biluzik sortzen direlako lore emeetan. Angiospermoen kasuan Pistilo baten barruan sortzen dira haziak eta ondoren pistilo hori fruitua bilakatzen da.

Bizirik dirauten Gimnospermoen taldearen azpitaldeak hauek dira: Cycadophyta, Gnetophyta, gingkophyta eta Pinophyta. Guztira 14 familia, 88 genero eta 1000 bat [2][3]espezietan daude banatuta. Mundu osoan zehar 72º iparretik 55º hegoraino ageri dira eta landareen gehiengoa osatzen dute ingurune hotzenetan (artikoa eta garaiera handiko inguruak). Munduko landare zaharrenak eta garaienak dira gimnospermoak.Gimnospermoen moldaera arrakastatsuenak xilemaren egitura eta ugalketarako estrategiak direla esan daiteke. Gimnospermo guztiek dituzte trakeidak xileman gnetopsidoek izan ezik. Hori dela eta, zenbait egoeratan ura garraiatzeko gaitasun hobea dute. Gimnospermoak ondo egokituta daude obulua ondo babesteko eta hazia hedatzeko.

Gimnospermo batzuk astiro ugaltzen dira, izan ere, batzuetan urte bat pasatzen da polinizaziotik zigotoa sortu arte eta beste hiru urte hazia heldu arte. Hala ere, gimnospermo gehienek ziklo arinagoa dute. Polinizazioa haize bidez egiten dute zikadopsidoek eta gnetopsido batzuek izan ezik.

Jatorria eta aniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mila espezietik gora gimnospermo daude.[2]Gaur egun onartuta dago karboniferoaren amaieran sortu zirela lycopsidioen oihanak ordezkatuz eskualde tropikaletan.[4][5] Genomaren duplikazio baten eraginez gertatu zen gertakari hura duela 319 urte inguru.[6] Devoniar garaian agertu ziren lehen progimnospermoak eta, haiekin bat, hazidun landareak.

Koniferoak dira gimnospermoen artean talderik handiena, 65-70 genero eta 600-630 espeziek osatuta. Zurezko landareak dira eta gehienak hostoiraunkorrak dira.

Cycadak dira hurrengo talde ugariena, bi edo hiru familiekin, 11 generorekin eta 338 bat espezierekin. Cycada gehienak klima tropikaletan hazi dira . Gainerako bi taldeak 95-100 bat gnetalek eta Ginkgo biloba espezieak osatzen dituzte.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cycadidae azpiklasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cycas revoluta

Ginkgoidae azpiklasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginkgo biloba arra

Gnetidae azpiklasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Welwitschiales ordena
  • Gnetales ordena
  • Ephedrales ordena

Pinidae azpiklasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

egur mintegia

Gimnospermoek, garrantzi handiko erabilera ekonomikoa dute. Konifero gehienak egurra egiteko eta papera eta erretxina ekoizteko erabiltzen diren zuhaitz motak dira. Gimnospermoen beste erabilera bat da, xaboia, berniza, azazkal-esmaltea, janaria, txiklea eta perfumeak sortzeko lehengaia izatea.

Bizitza zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

koniferoen bizitza zikloa

Gimnospermoek, esporofito gainartzaile izeneko bizitza zikloa dute. Honek esan nahi du, ia bizitza osoan zehar zelula diploideak dituztela. Gametofitoak, berriz, denbora gutxi irauten du. Bi mota desberdinetako esporak, mikroesporak eta megaesporak, sortzen dira pinaburuetan. Gametofitoak esporako hormaren barruan ugaltzen dira, heterospora motatako beste landareetan gertatzen den bezala. Polen aleak microesporetatik garatzen dira eta, azkenean, hazi-zelulak osatzen dituzte. Megagametofitoak megaesporetatik garatzen dira eta obuluaren barruan geratzen dira. Gimnospermoak hainbat arkegonio sortzen dituzte. hauek, gameto emea sortzen dute.

Genetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen genoma gimnospermoa 2013. urtean sekuentziatu zen. genoma hori Picea abies izeneko espeziarena zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) D., Cantino, Philip; A., Doyle, James; W., Graham, Sean; S., Judd, Walter; G., Olmstead, Richard; E., Soltis, Douglas; S., Soltis, Pamela; J., Donoghue, Michael. «Towards a phylogenetic nomenclature of Tracheophyta» www.ingentaconnect.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. (Ingelesez) «Gymnosperms (Conifers, cycads and allies) — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  3. (Ingelesez) CHRISTENHUSZ, MAARTEN J.M.; BYNG, JAMES W.. (2016-05-20). «The number of known plants species in the world and its annual increase» Phytotaxa 261 (3): 201.  doi:10.11646/phytotaxa.261.3.1. ISSN 1179-3163. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  4. (Ingelesez) «Geology | GeoScienceWorld» geology.geoscienceworld.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. Campbell and Reece; Biology, Eighth edition. .
  6. Jiao Y, Wickett NJ, Ayyampalayam S, Chanderbali AS, Landherr L, Ralph PE, Tomsho LP, Hu Y, Liang H, Soltis PS, Soltis DE, Clifton SW, Schlarbaum SE, Schuster SC, Ma H, Leebens-Mack J, Depamphilis CW (2011) Ancestral polyploidy in seed plants and angiosperms. Nature. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]