Gállego Garaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualdearen kokapena Aragoiren barruan.

Gállego Garaia[1] (gaztelaniaz Alto Gállego, aragoieraz Alto Galligo) Huescako iparraldean dagoen eskualde mugakidea da, Aragoiko Pirinioetan (Espainia) eta Frantziaren ondoan kokatutakoa.

Haren barruan Tenako ibarra, Tierra de Biescas eta Sarrablo izeneko lurralde historikoak daude.

Ia 1.360 km2-ko azalera dauka eta 2006an 13.457 biztanle zituen (9.89 biz/km2). Sabiñanigo du hiriburu eta herri nagusia.

Geografia

Mugakideak

Eskualde mugakide hauexek ditu: Iparraldean Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamendu frantziarrak, mendebaldean Jacetania, ekialdean Sobrarbe eta Somontano de Barbastro eta hegoaldean Hoya de Huesca.

Ingurune naturala

Gallego ibaiak eskualdea zeharkatzen du eta izena ematen dio.

Erdialdeko Pirinioak ditu iparraldean, Balaitus (3.144 m) eta Gran Facha (3.005 m) tontorrik altuenak izanda.

Halaber, Panticosa eta Formigalgo eski-pistak bertan daude.

Udalerriak

Kultura

Aragoiera

Aragoieraren erdialdeko aldaera da eskualdeko jatorrizko hizkera, azken hamarkadetan gaztelera hizkuntza nagusia bada ere. Sobrepuertoko ingurunean garapen hobea dauka hizkuntza propioak, baita Pandicosa aldean ere (panticuto aldaera).

Ondare arkitektonikoa

Arte erromanikoaren hainbat adibide ditugu eskualdean, besteak beste Sant Per de Larrede, Sant Martín d'Oliván, Sant Chuan de Busa, Santa Olaria d'Orós Baixo, Nuestra Sinyora de l'Asumpción de Pandicosa eta Sant Andreu de Satué-ko elizak.

Erreferentziak

  1. Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (Noiz kontsultatua: 2011-2-13).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gállego Garaia Aldatu lotura Wikidatan