Göttingen

Koordenatuak: 51°32′02″N 9°56′08″E / 51.5339°N 9.9356°E / 51.5339; 9.9356
Wikipedia, Entziklopedia askea
Göttingen
Göttingen
unibertsitate-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiGöttingen barrutia
AlkateaRolf-Georg Köhler (en) Itzuli
Izen ofizialaGöttingen
Jatorrizko izenaGöttingen
Posta kodea37001–37099
Udalerri kodea03159016 eta 03152012
Geografia
Koordenatuak51°32′02″N 9°56′08″E / 51.5339°N 9.9356°E / 51.5339; 9.9356
Map
Azalera116.93 km²
Altuera150 m
MugakideakMühlhausen
Demografia
Biztanleria118.946 (2022ko abenduaren 31)
2.389 (2021)
alt_left 61.195 (%51,4) (%48,6) 57.751 alt_right
Dentsitatea1.017,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia551
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWittenberg, Cheltenham, Toruń, Leongo departamendua, Paue, Suresnes eta Hackney
Matrikula
goettingen.de

Göttingen[1] Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuaren hegoaldean kokatua, Turingia eta Hesse estatuetako mugatik gertu. Halaber, Göttingen barrutiko hiriburua ere bada.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göttingen, itsasoaren mailatik 150 metroko garaierara dago. Leine ibaiak zeharkatzen du, Aller ibaiaren ibaiadarra delarik, eta, azken hau, aldi berean, Weser ibaiaren ibaiadarra da. Göttingen beraz, Weser ibaiaren arroan kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen jatorria Gutingi izeneko herrixkan aurkitu behar da. Izenak garai batean herrixka zeharkatzen zuen Gote erreka gogorarazten du. Lehen aldiz 953. urtean aipatu bazen ere oraingo herri modernoa, XII. mendearen bigarren erdialdean sortu zen, 1150 eta 1200 artean, Gutingi herrixkaren iparmendebaldean. Diotenez Henrike Lehoiak sortu omen zuen hiria eta bere seme Henrike V.a Brunswickekoak hiri inperial aske bihurtu zuen.

Hasiera hartan Grona herriaren itzalean zegoen Gutingi, izan ere Gronan jauregi gotortu bat baitzegoen, sarritan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreek bisitatu izan zutena, baina Henrike II.a enperadorea hil zenez geroztik Gronako gotorlekuak indarra galdu zuen. Azkenik Göttingengo herritarrek suntsitu zuten 1323 eta 1329 artean.

Göttingengo unibertsitarioak, 1837an

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leine ibarrean zehar ipar-hego merkatal ibilbidea kontrolatzen zuenez herriak garapen ekonomiko handia ezagutu zuen, batez ere ehungintzan oinarritzen zena. Herbeheretara eta Lübeckera artilezko produktuak exportatzen zituen. Hansa Ligaren barnean ere egon zen, ez ordea denbora luzez, 1426an sartu baitzen eta 1572an atera, XVI mendean Ingalaterrako produktu merkeagoek industria honen gainbehera ekarri zuten eta hiriak bere independentzia galdu zuen 1584ean Brunswick-Wolfenbüttelgo dukeen menpe gelditzean. 1692an Hanoverko Hauteserriaren barnean sartua izan zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göttingen bere unibertsitateagatik da ezaguna Georg-August-Universität izenekoa hain zuzen ere. Unibertsitate hau 1737. urtean sortua izan zen, eta gaur egun ere Europako Unibertsitaterik bisitatuena da. Sortua izan eta handik 100 urtera, 1837an, zazpi irakasle Hannoverko erregearen botere absolutistaz kexatu ziren eta ondorioz, euren karguak galdu zituzten. Göttingeneko Zazpiak izenaz ezagutuak izan ziren, horien artean pertsona ezagunak zeuden, hala nola, Grimm anaiak, Heinrich Ewald, Wilhelm Weber eta Georg Gervinus.

1866an Prusiak eskuratu zuen, honek Austria eta bere aliatua zen Hanover garaitu baitzituen Zazpi Urteko Gerran.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Reichean Göttingengo Unibertsitateko irakasle jakintsuenek alde egin zuten, ia denak juduak baitziren. Hiriko gainontzeko judu gehienak Jugendkonzentrationslager Moringen kontzentrazio-esparruan sartu zituzten naziek. Bigarren Mundu Gerran zehar ordea ez zuen ia bonbaketarik jasan eta eraikin historikoak zutik diraute oraindik. Estatubatuarren armadak eskuratu zuen hiria 1945eko apirilaren 8an eta kontzentrazio-esparrua ere orduan zabaldu zuten.

2010ean Bigarren Mundu Gerrako 500 kilogramotako bonba bat aurkitu zuten futbol estadio berria egiten ari ziren langileek. Artezilariak desaktibatze lanetan ari zirela bonbak eztanda egin zuen eta hiru hildako izan ziren.

Gänseliesel
Junkernschänke etxea
Donejakue eliza

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merkatu plaza (Markt): Göttingengo alde zaharraren erdigunea da. Bertan daude 1270an jasotako udaletxe zaharra(Altes Rathaus) eta Gänseliesel estatua famatua, "antzarren neska", hiriaren sinboloa dena. Bertakoek diote "munduko neskarik muxukatuena" dela.
  • Egurrezko sare-egituradun etxeak: Merkatu plazaren inguruko kaleetan dauden XVI mendeko etxe tradizionalak dira. Aipagarrienak Junkernschänke eta Haus Börner dira.
  • Donejakue eliza (St Jakobikirche): 1361 urtean eraiki zen eta Göttingenen dauden sei eliza gotikoen artean garrantzitsuena da.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Mainzeko artzapezpikutzaren barnean sarturik zegoen baina 1528an Martin Lutherren doktrina hiritarren artean zabaldu zen eta ordutik Göttingen hiri luteranoa izan da. 1787an lehenengo eliza katolikoa eraiki zen, bigarrena berriz 1929an, hala ere batez ere luteranoa izaten jarraitzen du.

Kristauez gain, tradizio judu handia izan du Göttingenek. XVI mendean jadanik bazegoen sinagoga bat baina 1938an naziek suntsitu egin zuten. Gaur egun juduak berriz itzuli dira, gehienak Errusia aldetik.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göttingen ondorengo hiriekin senidetua dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]