Héctor Germán Oesterheld

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Héctor Germán Oesterheld
Héctor Germán Oesterheld
Datu pertsonalak
Jaio 1919ko uztailaren 23a
Buenos Aires (Argentina)
Hil 1978?
 ? (?)

Héctor Germán Oesterheld (Buenos Aires, 1919ko uztailaren 23a - 1977an desagertuta eta beharbada 1978an hilda leku ezezagunean) komikien gidoigile argentinarra izan zen.

"El eternauta" izan zen bere lanik ezagunena, 1950eko hamarkadan egindakoa Francisco Solano López marrazkilariarekin batera. Ikur bihurtu zen lan hau orduko diktaduren kritika ezkutua izan zen, eta ziur aski honek ekarri zizkion bere desagerketa eta ondoren hilketa, baldintza oso ilunetan.

Beste lan batzuen artean "Ernie Pike", "Mort Cinder", "Sargento Kirk" eta "Sherlock Time" ditugu.

"Editorial Frontera" argitaletxea sortu zuen Jorge anaiarekin batera 1957an eta bertan lanak argitara eman zituen 1959an itxi zuten arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Héctor Germán Oesterheld Aldatu lotura Wikidatan