Hélène Carrère d'Encausse
Wikipedia(e)tik
Hélène Carrère d'Encausse, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin.
Hélène Carrère d'Encausse (Paris, Frantzia, 1929) historialaria eta politologoa da. Sobietar Batasuna aztertu du batik bat bere liburuetan: L'empire éclaté (1978, Inperio lehertua), Le Grand Frère (1983, Anaia Nagusia), Le malheur russe (1988, Errusiarren zorigaiztoa), La gloire des nations (1990, Nazioen handitasuna). Frantses Akademiako kide da 1990az geroztik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.