Hérault
| Hérault (34) | |
|---|---|
| Eskualdea | Languedoc-Roussillon |
| Prefetura | Montpellier |
| Azpiprefeturak | Béziers Lodève |
| Biztanleria | 896.441 (1999) |
| Dentsitatea | 147 bizt / km² |
| Eremua | 6.101 km² |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 49 |
| Herriak | 343 |
| Departamendu burua |
André Vezinhet (PS) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Hérault (okzitanieraz Erau) Okzitaniakoko erdi-hegoaldeko eta Frantziako hego-ekialdeko departamendua da (Frantziako 34. departamendua), Languedoc-Roussillongo eskualdekoa, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Prefektura Montpellier hirian dago. Suprefeturak: Béziers, Lodève.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Iparraldean Larzac kareharrizko goi-ordokiaren ertza den Séranne mendikatea du. Ipar-ekialdean granitozko mendiak Espinouse, Haut Minervois, eta haien ondoan artea eta txilarra hazten diren kareharrizko goi-ordokiak. Hegoaldea Languedoceko alubioizko ordokia da.
Arroka gaineko hondartza zerrenda betez osatua da itsasertza, ur gaziko aintzirak mugatua.
Ekonomia [aldatu]
Hérault mahasti lekua da. Azken urteetan, bertako ekonomiaren oinarria den langai bakar horri beste zenbait produktu erantsi zaizkio, ureztapenaren laguntzaz. Sète da Languedoc-eko itsasertzeko portu eta industriagune nagusia. Kostaldean turismoak indar handia hartu du azken urteetan.
Héraulteko herritar ospetsuak [aldatu]
- Georges Brassens (1921-1981), abeslaria.
Ikus, gainera [aldatu]
| Okzitaniako lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzian: Allier • Ardeche • Aveyron • Aude • Alpe Garaiak • Proventza Garaiko Alpeak • Itsas Alpeak • Ariege • Bouches-du-Rhone • Cantal • Cher • Charente • Correze • Creuse • Dordoina • Drome • Herault • Gard • Garona Garaia • Gers • Gironda • Indre • Isere • Landak • Loira • Loira Garaia • Lozere • Lot • Lot-eta-Garona • Pirinio Atlantikoak • Pirinio Garaiak • Ekialdeko Pirinioak • Puy-de-Dome • Tarn • Tarn-eta-Garona • Var • Vaucluse • Vienne • Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin • Cuneo (Piemonte) • Guardia Piemontese (Calabria) • Liguria Monakon: Monako |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.