Hōgen matxinada

Koordenatuak: 35°00′N 135°48′E / 35°N 135.8°E / 35; 135.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hōgen matxinada
Heian Aroko klanen arteko istiluak
XII. mendeko gerraren marrazkia
Data1156ko uztailaren 28a-abuztuaren 16a
LekuaKyoto inguruan
Koordenatuak35°00′N 135°48′E / 35°N 135.8°E / 35; 135.8
EmaitzaGo-Shirakawa enperadorearen garaipena
Gudulariak
Go-Shirakawa enperadorearen aldekoak Sutoku enperadorearen aldekoak
Buruzagiak
Fujiwara no Tadamichi
Taira no Kiyomori
Minamoto no Yoshitomo
Fujiwara no Yorinaga
Minamoto no Tameyoshi
Taira no Tadamasa
Indarra
Ezezagunak Ezezagunak, tartean 600 zaldun

Hōgen matxinada (japonieraz: 保元の乱 Hōgen no ran?) , Japonian, 1156an gertatu zen gerra zibil bat da, enperadorearen oinordekotzari eta Fujiwararen erregeordetzaren kontrolari buruzko diferentzien ondorioz, baina samurai klanen domeinuaren ezarpena adierazi zuen, halako batean, Japoniako historiako lehen gobernu samuraia sorraraziz.

Toba enperadorea inseia hil ondoren, Go-Shirakawa enperadorea eta Sutoku enperadore erretiratua (biak Tobaren semeak), Krisantemoaren Tronurako oinordekotzagatik lehiatu ziren. Fujiwara no Tadamichi, Fujiwara no Tadazane erregeordearen seme nagusiak, Go-Shirakawaren alde egin zuen, bere anaia txikia zen Fujiwara no Yorinagak, Sutokuren alde egin zuen bitartean. Minamoto klaneko buruzagia zen Minamoto no Tameyoshik eta Taira no Tadamasak, Sutoku eta Yorinagarekin bat egin zuten, Minamoto no Tameyoshiren seme nagusia zen Minamoto no Yoshitomok eta Taira klaneko buruzagia eta Taira no Tadamasaren iloba zen Taira no Kiyomori, Go-Shirakawarekin eta Tadamichirekin batu ziren bitartean.

Urte horretako uztailak 10ean, bi armadak, aurrez aurre agertu ziren Kioton. Sutokuren aldetik, Minamoto no Tametomok, eraso gautiar bat iradoki zuen etsaiaren jauregian, baina Fujiwara no Yorinagak, estrategia hau arbuiatu egin zuen. Beste aldean. Minamoto no Yoshitomok gauza bera proposatu zuen, eta bere ideia onartua izan zen.

Uztailak 11ko gauean, Kiyomorik eta Yoshitomok, 600 zaldizko gidatu zituzten, eta Sutokuren jauregia eraso zuten. Kiyomorik, mendebaldeko atea eraso zuen, Tametomok babestu egin zuen bitartean. Tametomok, Kiyomoriren tropak, arkulariak erabiliz kanporatu zituen.

Yoshitomok, etsaien jauregia erretzeko iradoki zuen, eta hala egin zen, eta, beraz, borrokak, garren artean jarraitu zuen, Sutokuren tropek ihes egin aurretik.

Go-Shirakawaren armadak, Sutokurena garaitu zuen, eta, beraz, Nijō enperadorea tronuratua izan zen eta Go-Shirakawa, insei berria bihurtu zen 1158an. Sutoku, Sanuki probintziara erbesteratua izan zen, Fujiwara no Yorinaga guduan hila izan zen, Minamoto no Tameyoshi eta Taira no Tadamasa exekutatuak izan ziren bitartean. Tamemotok, bizirik irautea lortu zuen, baina ihes egitera behartua izan zen. Minamoto no Yoshitomo, Minamoto klanaren buru bihurtu zen bere aita hil ondoren, eta, Taira no Kiyomorirekin batera, bi samurai klan, Kiotoko botere politiko gorena bezala ezartzen arrakasta izan zuten.

Hōgen matxinadaren emaitzak eta Taira eta Minamoto klanen artean ezarritako etsaitasunak, 1159ko Heiji matxinada sorrarazi zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]