Hōjō Sōun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hōjō Sōun

Daimyō

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak盛時
JaiotzaTakakoshi Castle (en) Itzuli, 1456
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaNirayama Castle (en) Itzuli1519ko irailaren 8a (62/63 urte)
Familia
AitaIse Morisada
Amadcera Sadakuniho Iseho
Ezkontidea(k)Nan'yōin-dono (en) Itzuli
Q108424584 Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaIse clan (en) Itzuli
Hojo klan berantiarra
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakSamuraia eta Daimyōa
Izengoitia(k)新九郎 eta 伊勢宗瑞
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Hōjō Sōun (japonieraz: 北条 早雲 Hōjō Sōun?, 1432-1519ko irailaren 8a) beti izen honekin ezagutu ez zen samurai japoniar bat izan zen. Hasieran, Ise Shinkuro bezala ezagutua izan zen, ondoren, Ise Shozui bezala, jarraian, Ise Nagauji bezala, eta, azkenik, hil ondoren lau edo bost urtera, bere seme Hōjō Ujitsunak, Hōjō Sōun izena eman zion

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hōjō Sōunek, beste askok bezala, Kioto utzi zuen Ōnineko gerran zehar, eta Sarugako probintziara joan zen bere jarraitzaileetako zenbaitekin, non Imagawa Yoshitadaren basailu bihurtu zen, bere koinatua ere bazena, bere arrebarekin ezkondu baitzen. Imagawa Yoshitada borrokan hil zenean 1476an, Hojok, Imagawa Yoshitadaren semearen, bere lehengusuaren (Imagawa Ujichika) eta Oshika Norimitsuren arteko oinordetza gatazkan bitartekari lana egin zuen. Honek, denbora baterako bakea eragin zuen. Baina Norimitsu, 1487an, berriz Imagawaren klanaren kontrola hartzen saiatu zenean, Hojo Sounek hil egin zuen eta Kokokujiko gazteluarekin saritua izan zen.

Berak lortu zuen Izuko probintziaren kontrola 1493an, gerra zibil baten hasieran zegoena, bere boterea, Ashikagaren antzinako basailuekin handituz. Une horretan bertan, Ashikaga Yoshizumik, estatu kolpe bat eman zuen Kioton, Ashikaga shogunerriko hamaikagarren shoguna bihurtuz.

1494an hil zen Sagamiko probintzian zegoen Odawarako gazteluko jauna zen Omori Ujiyori. Hau, bere aitaren oinordeko bihurtu zen, eta Hojo Sounek, azken honen konfidantza eskuratu zuen opari ugarirekin. Baina 1495ean, Hojo Soun, orein ehizaldi bat aitzakia bezala erabiliz, Omoriren lurraldean sartu zen bere soldaduekin batera, eta erraz eskuratu zuen gazteluaren kontrola.

1512an, Miura klana eraso zuen eta Okazakiko gaztelua suntsitu zuen, klaneko liderra, Araiko gaztelura joatera behartuz, 1516an Hojo Sounek suntsitu zuena, Miura klaneko liderra zen Miura Yoshiatsu, bere buruaz beste egitera behartuz.