HAUSnART

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldizkaria hAUSnART
Sortze urtea 2011
Mota Filosofia eta gizarte gaiak
Saltzen den lurraldea Euskal Herria
Editatzen den hiria Donostia
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Urtean bi ale
Argitaratzea Maiatzean eta Abenduan
Argitaletxea Lapiko Kritikoa kultur elkartea
Inprimategia Antza S.A.L.
Ekoizpena -
Zuzendaria Andoni Olariaga
Kontakturako bidea lapikokritikoa@gmail.com


hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektiboak 2011an sortu zuen aldizkaria da. Aldizkaria paperean eta sarean argitaratzen da eta bertan hizkuntza nagusia euskara bada ere ingelesez ere artikuluak argitaratzen ditu.

Lapiko Kritikoa webguneak teoria eta filosofia kritikoaren gaitasun bereziak azpimarratzen ditu. Webaren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea du helburu, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz. Era berean, eremu ez akademiko zein irakaskuntza unibertsitarioaren arteko elkarlana bultzatzeko asmoa du.

hAUSnART aldizkariak ildo horri jarraitzen dio humanitateen eremuko diziplina ezberdinetatik sortutako lanak argitaratuz[1]. Azken alea 2013ko maiatzean argitaratu zen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. hAUSnART, 0 zenbakia, 9. orrialdea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]