HD-DVD

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

High Density – Digital Versatil Disc (HD-DVD), disko-formatu berri hau DVD forum-ak sortu eta hobetu du, egile eta entretenimendu munduko estudio handienekin batera. Talde hau DVD-aren (DVD forum) estandarrak sortzeaz arduratu zen formatu hau sortu zenetik. Toshiba eta NEC-en Advanced Optical Disc (AOD) teknologian oinarrituta sortu da eta geruza batean 15GB gorde daitezke DVD arrunt baten 4.7 GB-en aldean. Bi geruzatako HD-DVD batek 30 GB-eko edukiera du, eta hiru geruzatako diskoak 45 GB-era iristen dira.


Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HD-DVD disko eta irakurgailua

HD DVD-ROM-a 12 cm-ko diametroa eta 1,2 mm–ko sakonera duen diskoa da, alde batean edo bitan idatzita egon daitekeena eta alde bakoitzean geruza bat edo bi izan ditzakeena. 60 GB gordetzera heldu daiteke bi geruzatako bi alde izanda, beraz geruza bakoitzean 15 GB gorde daitezke.

Gaur egungo DVD-ek informazioa diskoaren erdian gordeta dute kanporago dagoen plastikozko geruza garden batek babestuta. HD DVD-a modu berean dago eraikia eta fisikoki diskoak ezaugarri berdinak ditu.

Ondorioz, DVD ekipaia oso gutxi aldatu behar da formatu berri hau onartzeko. Testetan frogatu ahal izan denez, HD DVD bat produzitzeko garaian DVD-arekiko bost minutuko aldea dago soilik.

Laser urdin-morea zenbaki irekiera 0.65ekoa duen lentearekin, erabili daitekeen argi diametroa txikitu egiten da, oraingo DVD-kin alderatuz. Beraz, diskoa gorde daitekeen informazioa handiagoa da. Aldi berean, errotazio abiadura handitzen da, byte transferentzia handiak onartuz 36,55 Mbps, hiru aldiz baino gehiago DVD arruntarena.

Kalitate handieneko telebista irudiak gorde ditzake (HDTV [1920x1080] pixeletako bereizmenera arte), baita txikiena ere ( CIF [320x240]).

Bitxikeria bezala, aipatu disko bakarrean bi formatuak gorde daitezkeela, HD DVD eta DVD. Hau da, alde batean HD DVD moduan gorde daitezke datuak eta beste aldean DVD moduan edo alde batean bertan biak eduki, geruza ezberdinetan. Horrela laser gorriak DVD-ari dagokion informazioa irakurriko du eta laser urdinak HD DVD-ari dagokion.


Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 GB gorde ditzake geruza bateko DVD batean. Eraikitzerako garaian DVD egileekin bat egiten du, izan ere, DVD-a eraikitzeko azpiegitura erabiltzen du, produkzio gastuak txikituz. Aurreko belaunaldiko DVD-ekin bateragarria da eta irakurgailu batek bi formatuak onartu ditzake, aldaketa gutxirekin. Bi geruzatako diskoak egitea erraza da.


Eragozpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi konpainia, soilik, daude atzetik (NEC eta Toshiba). Bere edukiera Blu-Ray Disck-arena baino urriagoa da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: HD-DVD Aldatu lotura Wikidatan