Habe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Habe batean sortzen den makurdura indar bat ezartzerakoan.

Habea edo haga arkitekturaren eraikuntzan erabiltzen den egitura-elementu lineal eta eskuarki horizontala da. Makurdura-esfortzuak ditu nagusi. Laukizuzen formako sekzioa izan ohi du, karga bereziak eusteko T, C edo L forma eduki badezake ere. Materialari dagokionez, tradizionalki zurezkoa izan ohi da, zurak trakzio-esfortzuak ongi jasatzen baititu. Azken hamarkadotan, aldiz, altzairuz edo hormigoiz eraiki ohi dira habeak, azken kasuan altzairuzko biribilez sendotuta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habe Aldatu lotura Wikidatan