Habemus Papam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin V.aren Habemus Papam

Habemus Papam latinezko esaera bat da, Aita Santu hautatu berria jakinarazteko erabilia. Badugu Aita Santua esan nahi du. Kardinal Protodiakonoak esaten du munduari hautaketaren berri emateko.

San Petri basilikaren erdiko balkoitik egin ohi da adierazpena. Ondoren Aita Santu berria jendaurrean aurkezten da, bere lehen diskurtsoa ematen du eta Urbi et Orbi lehen bedeinkapena banatu ere bai.

Honela dio formula osoak:

Annuntio vobis gaudium magnum;
Habemus Papam:
Eminentissimum ac reverendissimum Dominum [Izena latinez, akusatiboan],
Sanctæ Romanæ Ecclesiæ Cardinalem [Abizena],
Qui sibi nomen imposuit [Aita Santu izena latinez, genitiboan].

Itzulpena:

Pozkarioz iragartzen dizuet;
Badugu Aita Santua:
Txit bikain eta agurgarri [Izena] jauna,
Eliza Katoliko Erromatarraren [Abizena] kardinala,
[Aita Santu izena] izena hartu duena.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak