Habib Bourguiba
Habib Bourguiba (arabieraz: حبيب بورقيبة Ḥabīb Būrqība; Monastir, 1903 - ibidem, 2000) tunisiar politikaria izan zen. Destour alderdiko kidea izan zen hasieran, eta Neo-Destour alderdiko buruzagia geroago (1934); Tunisiaren burujabetzaren alde borrokatu zen. Bi aldiz atxilotua izan ondoan (1946; 1952-1954) Tunisiako burujabetza negoziatu zuen Pierre Mendès Franceren gobernuarekin (1955). Kontseiluko lehendakaria 1956. urtean, Tunisiako Errepublikako lehendakari bihurtu zen 1957an. Palestinako auziari amaiera emateko egindako proposamenak ez zituzten herri arabiarrek onartu (1965). Bourguibaren Lehen Ministroak, Ben Ali jeneralak, kargutik kendu zuen, eta haren lekua hartu zuen lehendakaritzan 1987. urtean. Orduz geroztik, Bourguiba erretiraturik bizi izan zen Monastirren, hil zen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.