Hades

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hadesen irudia anfora batean

Greziar mitologian Hades[1] (antzinako grezieraz Άδης edo Άιδης, "ikustezina") hildakoen mundua eta baita mundu hau agintzen duen jainkoaren izena dira.

Erromatarren bere baliokidea Pluton da (grekoz Πλουτων Plouton, "aberastasuna"). Harribitxiak eta mineral baliotsuak lurrazpian aurki daitezkeenez, jainko hau oso aberatsa dela huste da, hortik datorkio Plouton izena. "Hades" askotan kristauen infernua izendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta berez zerikusi gutxi eduki.

Hades, lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hades bi zatitan banatuta zegoen, zelai eliseoak (gure zeruaren baliokidea) eta Tartaroa (infernua izango litzatekeena). Hildakoa Hadesera Akeronte ibaia zeharkatuz heltzen ziren, horretarako Karonte txalupazainari txanpon bat ordaindu behar izaten zutelarik. Txanpon hau hilotzei mingain azpian jartzeko ohitura zegoen, hau egiteko dirurik ez zutenak, betiko Akeronteren ibaiertzean geratzen zirenaren sinesmena baitzegoen. Ibaiaren beste aldea Zerbero, hiru buruko txakurrak defendatua zegoen.

Hades, jainkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hades Kronos titanaren semea zen. Hiru arreba zaharrago zituen Hestia, Demeter eta Hera, eta bi anaia gazteago, Zeus eta Poseidon. Zeus heldu egin zenean, bere anai-arrebekin eta lortu ahal izan zituen aliatuekin, gurasoak menperatu zituzten. Garaipenaren ondoren, erreinuak banatu zituzten: Zeus zeruekin geratu zen, Poseidon itsasoekin eta Hades hildakoen munduarekin. Sinbolikoki, bakoitzak objektu bana ere jaso zuen: Zeusek tximistaz egindako lantza bat, Poseidonek hiruhortz bat eta Hadesek ikusezin egiten zuen kasko bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hades Aldatu lotura Wikidatan