Hafnio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hafnioa
72 LutezioaHafnioaTantaloa
Zr

Hf

Rf
Hf-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Hafnioa, Hf, 72
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 4, 6, d
Itxura altzairuaren antzeko grisa
Hafnioa
Masa atomikoa 178,49(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f14 5d2 6s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 10, 2
Propietate fisikoak
Egoera  ? solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
13,31 g/L
Urtze-puntua 2.506 K
(2.233 °C, 4.051 °F)
Irakite-puntua 4.876 K
(4.603 °C, 8.317 °F)
Urtze-entalpia 27,2 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 571 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,73 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.689 2.954 3.277 3.679 4.194 4.876
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 4
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna 1,3 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 658,5 kJ/mol
2.a: 1.440 kJ/mol
3.a: 2.250 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
155 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
208 pm
Erradio kobalentea 150 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 23,0 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 3.010 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: hafnioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
172Hf Sintetikoa 1,87 u ε 0,350 172Lu
174Hf  %0,162 2x1015 u α 2,495 170Yb
176Hf  %5,206 Hf egonkorra da 104 neutroirekin
177Hf  %18,606 Hf egonkorra da 105 neutroirekin
178Hf  %27,297 Hf egonkorra da 106 neutroirekin
178m2Hf Sintetikoa 31 u IT 2,446 178Hf
179Hf  %13,629 Hf egonkorra da 107 neutroirekin
180Hf  %35,1 Hf egonkorra da 108 neutroirekin
182Hf Sintetikoa 9x106 u β 0,373 182Ta
Erreferentziak

Hafnioa elementu kimiko bat da, Hf ikurra eta 72 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal gris zilarkara eta distiratsua da. Zirkonioaren antzekoa da; mineral eta konposatu beretan ageri dira eta zaila izaten da biak bereiztea. Wolframioarekin batera aleazioan erabiltzen da argi-harizpiak eta elektrodoak ekoizteko. Bere beste aplikazio-eremu bat mikroprozesagailuetako transistoreak dira. Erreaktore nuklearretako kontrol-barrak egiteko ere erabiltzen da, neutroiak xurgatzeko ahalmen handia baitauka.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hafnioa

Metal xaflakorra eta korrosioarekiko erresistentea da, kimikoki zirkonioaren oso antzekoa. Bi elementu hauek elektroi-kopuru bera dute kanpo-geruzetan eta beren erradio ionikoak parekoak dira. Ondorioz, oso zaila da biak bereiztea, ez baitaude hain antzekoak diren bi elementu kimiko. Hafnioak eta zirkonioak badute, ordea, ezberdintasun fisiko bat: hafnioa bi aldiz dentsoagoa da.

Hafnio karburoa (HfC) ezagutzen den konposaturik erregogorrena da, bere urtze-puntua 3.890 Â°C-etik gora baitago, eta hafnio nitruroa (HfN) nitruro metalikorik erregogorrena da.

Alkali kontzentratuak ederki jasaten ditu, baina halogenoekin erreakzionatu egiten du hafnio tetrahaluroak (HfX4) osatuz. Tenperatura altuetan oxigenoarekin, nitrogenoarekin, karbonoarekin, boroarekin, sufrearekin eta silizioarekin erreakzionatzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hafnio Aldatu lotura Wikidatan