Hagia Sofia
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Istanbul | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 41°00′31″N 28°58′48″E / 41.00861°N 28.98°EKoordenatuak: 41°00′31″N 28°58′48″E / 41.00861°N 28.98°E | |||
| Garaia | Bizantziar Inperioa | |||
Hagia Sofia edo Jainkotiar Jakinduriaren eliza, batzuetan Santa Sofia, (grezieraz Άγια Σοφία, turkieraz Ayasofya Müzesi) antzinako basilika kristaua da, gero meskita eta orain museoa den eraikina da, Istanbulen kokatua. Ezaguna kupula erraldoia dela-eta, arkitektura bizantziarreko lan gailena da.
Eriki zenean Hirutasun Santuaren bigarren pertsonari eskainia izan zen, Jesusi, alegia. 532 eta 537 urteen artean eraikia izan zen, Bizantziar Inperioko hiriburu zen Konstantinopolisen, gaur egun Istanbul, garai horretan, Bizantziar Inperioko enperadorea Justiniano I.a zela.
Bere arkitektoek, Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoak, ia oinplano karratukoa zen eraikina, petxinen gainean jarritako erdiko kupula batekin estali zuten. Kupula hau, lau arkuren gainean dago, arku hauek, aldi berean, beste hainbeste zutabek eusten dituztelarik. Bi kupulaerdik egiten dute erdiko kupularen kontrahorma lana, eta irekitako harresiak, kontrahormek ziurtatzen dituzte. Gainera, bizantziar mosaiko ederrak ditu.
2007an, Munduko 7 mirari berriak aukeratzeko zerrendan zegoen eraikinetako bat da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Konstantinoren basilika primitiboaren gainean eraiki zuten, bost urtean, Justiniano I.aren erregealdian. Antemio Tralleskoa —matematikaria— eta Isidoro Miletokoa —fisikoa— izan ziren eraikitze lanen arduradun. Agatiasen hitzetan, «materia solidoari geometria aplikatzen» saiatu ziren. Justinianok —enperadore horren kronista ofiziala zen Prokopio Zesareakoak dioenez»—, Santa Sofia amaitua ikusi zuenean, honako hau oihukatu zuen: «Salomon, gainditu zaitut!».
Kristau elizatzat erabili zuten mila urtez baino gehiagoz, 360an sagaratu zutenetik 1453ko Konstantinopolisko erorialdia arte. XV. mendeko urte hartan, meskita bihurtu zuten otomanoek. Sofia tenpluan babes hartu zuten beldurturiko biztanleek, otomanoek hiria erasotzean. 1935ean, museo bihurrarazi zuen Turkiar Errepublikaren fundatzaile eta lehendabiziko presidente Mustafa Kemal Atatürkek.
Arkitektura [aldatu]
Bere arkitektura, nagusiki espaziala da, kanpoaldeko efektua, otomandarrek bereziki aldatua izan den arren, minarete, ezproi eta beste arintze batzuekin aberastu zutenak. Eraikinaren ideia, eraiki behar zen kupula handia, lau arkuren bidez eutsia izatea zen, bultzadak desbideratuko zituzten kupulaerdi eta kontrahormen bidez indartuak. Honela, hormigoiaren erabilera eragozten zen, adibidez, Erromako Agriparen Panteoian erabilia.
Oinplanoa, 77x71 metroko laukizuzen bat da, ia laukia. Kupula, 56,6 metroko garaiera eta 31,87 metroko diametroa duena, lau puntutan danborrik gabe eutsita dago, eta berrogei leihok banandutako beste hainbeste kontrahormaz inguratua dago, Prokopioren arabera "zerutik, urrezko kate baten bidez zintzilikatua" dagoenaren itxura duelarik. Kanpoaldetik, eliza handiaren masa harmoniarekin baina grazia handirik gabe altxatzen da. Kupulak, antzinako basilikentzako oso arrotza zen zentralizazio bat ezartzen zuen, baina petxina eta ahaleginak alboetako nabeei emanez, baita argiaren erabileraren fintze bati esker "ez dirudi oinarri solidoan jarrita dagoenik". Meskita Urdinaren parean dago.
Behin betiko eraikuntza 532 eta 537 bitartean egiten da, Justiniano I.aren erregealdian, "Urrezko Lehen Aroa" bezala ezagutzen den garaian. Esan bezala, arkitektoak, Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa izan ziren, aurrekaririk ez zuen diseinu bat egin zutenak, ezagutzen ziren elementuak hartuz (basilika oinplanoa eta biribilgunea), baina egitura berri batean batzen direnak. 1453an, Konstantinopla otomandarren eskuetan erori zenean, Santa Sofia meskita bihurtua izan zen; eta orduan gehitzen zaizkio oraindik argi ikus daitezkeen eta eraikina inguratzen duten lau minareteak, baita barneko medailoi apaingarriak ere.
Izen bereko beste eliza eta katedral batzuk [aldatu]
- Greziako Tesalonika hiriko bizantziar elizarik handian. VIII. mendean eraikia eta ondoren meskitan bihurtua. 1913an eliza kristau izatera pasa zen berriz. Bere arkitektura interesgarriagatik ezezik, tenplua, Analipsis edo Igokundearen bere mosaikoagatik da ezaguna, IX. mendeko garrantzitsuenetakotzat hartua
- Ukrainako hiriburu den Kieven dagoen Santa Sofia katedrala. 1037an eraiki zuen Jaroslav I.a Jakintsuak. XI. mendeko eraikin adierazgarrienetakoa da.
- Monemvassiako eliza kristau bat, Greziako Peloponeson dagoen Erdi Aroko gotorleku bat.
- Santa Sofia katedrala, Novgorod herrian dagoen eliza kristau bat, Vladimir II.a printzeak eraikia 1050 inguruan, Kieveko izen bereko elizan oinarritua.
- Bulgariako hiriburu den Sofian dagoen eliza kristau bat, hiriburuari izena eman ziona. Sofiako Santa Sofia basilika IV. mendekoa da, eta Bulgariako hiriburuko hoberen kontserbatuta dagoen eraikinetako bat ere bada.
- Turkiako Trabzon hirian dagoen eliza kristau bat.
- Zipreko hiriburu den Nikosian dagoen antzinako eliza kristau bat, gaur egun meskita dena.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez)Jainkotiar Jakinduriaren Eliza
- (Ingelesez)Gaur egungo deskribapen bat Prokopio Zesareakoak eginikoa , De Aedificiis, 561ean argitaratua.