Haida hizkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haida hizkuntza

Canadako British Columbiako Haida Gwa'ain (Queen Charlotte Uharteetan) bizi den Haida populuaren mintzaira gal-hurren eta haurride ezagunik gabekoa da Haida hizkuntza (Xaat Kíl). Berrogeitsu Haidadun baizik ez dira egungo egunean (guztiak 70 urte baino gehiagokoak), baina interes bizia ageri dute Haida gazteek bere hizkuntzaren harzara ikasteko eta egun orozko bere bizitzean eta har-emanetan erabiltzeko.


Hitz-gordailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauk, erakusgarri, Haida hizkuntzazko hitz ardurako zenbaixka:

sgwáansang "bat"
sdáng "bi", "biga"
hlgúnahl "hiru"
stánsang "lau"
tléihl "bortz"
jáadaa "emazteki, emakume"
íihlangaa "gizaseme, gizonki"
xa "zakur, or"
juuyáay "eguzki"
kúng "hilargi"
gántl "ur"
gadáang "xuri"
sgíidang "gorri"
hlgahls "beltz"
táagang "jan"

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]