Haifa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Haifa

Haifa
Haifako portua.
Haifako bandera

Haifako armarria

Hebreeraz
Arabieraz
חֵיפָה‎ (Ḥeifa)
حَيْفَا‎ (Ḥayfā )
Estatua Israel
Probintzia Haifa Barrutia
Koordenatuak 32°49′43″N 34°59′55″E / 32.82861°N 34.99861°E / 32.82861; 34.99861Koordenatuak: 32°49′43″N 34°59′55″E / 32.82861°N 34.99861°E / 32.82861; 34.99861
Haifa is located in Palestina
Haifa
Eremua 63.66 km2
Ordu eremua UTC+2 (udan +3)
Biztanleria
Metropoli eremua
264,900 bizt. (2007)
1,039,000
Dentsitatea bizt./km²
http://www.haifa.muni.il

Haifa[1] (hebreeraz חיפה, arabieraz حيفا) Ekialde Hurbileko hiria da, Israel iparraldean kokatutakoa, Mediterraneo itsasoko ekialdeko kostaldean, Haifako badian eta Karmel mendiaren magalean. Israelgo hirugarren hiririk populatuena da, 270.000 biztanle ingururekin, bai eta izen bereko barrutiaren hiriburu eta hiri nagusia ere.

Israelek Mediterraneo itsasoan duen porturik garrantzitsuena da.

[aldatu] Historia

K. a. III. mendean agertzen da lehen aldiz dokumentatuta. Seleuzidarrek, makabearrek, eta erromatarrek konkistatu ostean, bizantziarren menpera igaro zen. Arabiarren zabalkundearen garaian konkistatu zuten.

Gurutzadetan joandako europarrek konkistatu zuten, bertako biztanle judu eta arabiarren aurka gogor borrokatu ondoren. Galileako printzerrian sartu zen, Jerusalemgo erreinuaren baitan, 1265ean Saladinok konkistatu zuen arte.

1761ean Acreko gobernadoreak hiria deuseztu zuen berri bat eraiki eta harresi sendo bat jartzeko. 1918ra arte otomandarren menpe gelditu zen, Lehenengo Mundu Gerran britaniarrek konkistatu zuten arte.

Palestinako britaniarren mandatuko portu garrantzitsuena zenez, 1948ko lehen gerra arabiar-israeldarrean borrokaleku gogorra izan zen. 1948ko otsailaren 23an israeldarrek bereganatu zuten, eta bertako biztanle arabiar askok Libanora jo zuten babes bila.

Israelen menpe dagoenetik, hiria asko hazi da, metropoli modernoa bihurtu da eta inguruko herritarrentzako lanpostu ugari sortzen ditu (ehungintza, elikagaien industria, zementua, beira... bezalako alorretan batez ere).

Lau erlijiorentzat sakratua da: judaismoarentzat (Eliasek koba bertan dagoela diote), kristauentzat, bereziki katolikoentzat (Karmengo Ama Birjinaren santutegia), drusoentzat eta Baha'i fedearentzat (azken honen hiribururik garrantzitsuena da).

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Haifa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak