Haile Gebrselassie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haile Gebrselassie
Haile Gebrselassie
Datu pertsonalak
Izen osoa Haile Gebrselassie
Jaio 1973ko apirilaren 18a
Asella (Etiopia)

Haile Gebrselassie (Asella, Arsi, 1973ko apirilaren 18a) atleta etiopiar famatua da, distantzia luzean espezializatua, eta arlo horretan inoizko lasterketari onenen artean dagoena. Bi urrezko domina lortu ditu Olinpiar Jokoetan eta lau Munduko Txapelketan 10.000 metroko lasterketan. Halaber, Berlingo Maratoia lau aldiz jarraian irabazi zuen, eta Dubaikoa hiru aldiz bata bestearen atzetik. Gainera, lau munduko titulu eskuratu du pista estalian.

1.500 metro eta maratoiaren distantzien artean hainbat garaipen nagusi ditu, pista estalian, kanpoan, errepidean eta crossean. Etiopiako 61 marka nazional eta 27 munduko marka ezarri ditu 800 metroetatik maratoira.

Palmares hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko Cross Txapelketan:
    • 1994an (Budapest): Brontzezko domina.
  • Munduko Atletismo Txapelketan:
    • 1993an (Stuttgart): Urrezko domina 10.000 metroko lasterketan eta zilarrezkoa 5.000 metrokoan.
    • 1995ean (Gothenburg): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
    • 1997an (Atenas): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
    • 1999an (Sevilla): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
    • 2001ean (Edmonton): Brontzezkoa 10.000 metrokoan.
    • 2003an (Paris): Zilarrezkoa 10.000 metrokoan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haile Gebrselassie Aldatu lotura Wikidatan