Haiphong
Wikipedia(e)tik
Haiphong Vietnamgo hiria da, Song Koi edo Ibai Gorriaren deltan. 1.711.100 biztanle ditu. Vietnam iparraldeko porturik handiena da. Haiphongen nekazaritza eta horrekin lotuta dagoen industria dira ekonomia-jarduera nagusiak (arroza eta kakahuetea, oliotegiak, destilategiak). Metalurgian eztainu-fundizioa eta itsasontzigintza nabarmentzen dira. Oihalgintza, zementua, beiragintza, zeramika ere garatzen dira. Bauxita, burdina eta ikatz-meatzeak ditu inguruan.
[aldatu] Historia
1882 arte Haiphong arrantzale-herrixka bat izan zen. Frantsesek Tonkinerako eta Txinako hegoalderako igarobide bat lortu nahirik, hiri eta portu modernoak eraiki zituzten han. Hiriak AEBetako gudarostearen bonbardaketa gogorrak jasan zituen (1967-1973).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
