Haiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haitiko Errepublika
République d'Haïti
Repiblik Ayiti
Haitiko bandera
Bandera

Haitiko armarria
Armarria

Goiburua: L'Union Fait La Force
(Batasuna da Indarra)
Nazio ereserkia:
La Dessalinienne
Haiti: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Port-au-Prince
18°32′N 72°20′W / 18.533°N 72.333°W / 18.533; -72.333Koordenatuak: 18°32′N 72°20′W / 18.533°N 72.333°W / 18.533; -72.333
Hizkuntza ofiziala(k) Kreolera, Frantsesa
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Michel Martelly
Garry Conille
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Frantziatik
1804 urtarrilaren 1
1825 (Fr), 1863 (AEB)
Eremua
• Guztira
• Ura

27.750 km² (143.)
% 0,7%
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Errolda (2003)
• Dentsitatea

Herritarra

8.121.622 (92.)
7.900.000
292,7 biztanle/km² (28.)

haitiar
Dirua Gourde (HTG)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -5)
Bai (UTC -4)
Interneteko domeinua .ht
Telefono aurrezenbakia +509

Haiti Karibe itsasoan kokatutako estatua da, Hispaniola uhartearen mendebaldeko herenak eta beste hainbat uharte txikik osatua (La Gonâve, La Tortue, Les Cayemites, Île à Vache, La Grande Caye eta Navasse). Dominikar Errepublikarekin bat Hispaniola uhartea osatzen du. Frantziaren kolonia izandakoa, Ameriketan independentzia lortu zuen bigarren estatua da (AEBen ostean), 1802an lortu ere. Haren antzinatasuna gorabehera, Ameriketako estaturik pobreena da.

Hiriburua Port-au-Prince da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tainoen hizkuntzan Ayiti hitzak Mendi garaietako lurraldea[1] edo Mendia itsasoan[2] esan nahi zuen.

Frantziarrek Hispaniola uhartea okupatu zutenean, espainiarrek erabiltzen zuten izena, Santo Domingo, frantsestu eta Saint-Domingue izena eman zioten. 1630 eta 1664 artean izena ez zen ofiziala izan, Colbertek colonie de Saint-Domingue Mendebaldeko Indietako Konpainiari atxiki zion arte. Saint-Domingue izena berretsia izan zen Ryswickeko itunean (1697) eta Basileakoan (1795), Hispaniolako mendebaldea izendatzeko. Garai hartan, "Antilletako perla" (La perle des Antilles) ezizena ere bazuen.

1804ko urtarrilaren 1ean, herrialdearen independentzia aldarrikatuaz bat, Jean-Jacques Dessalinesek jatorrizko izen tainoa eman zion: Haïti-Bohio-Quisqueya. Kreoleraz Ayiti izena du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haiti satelite irudian

Haitiren gehiengoak Hispaniola uhartearen mendebaldeko herena hartzen du, Dominikar Errepublikarekin mugan, Karibe itsasoaren eta Atlantikoaren artean. Luze-zabaleran 27.750 km² ditu, zeinetatik 27.560 km² lurra den eta 190 km² ura. Herrialdearen kosta 1.771 km luze da. Uharte nagusiaz gain, beste hainbat uharte txikiagok osatzen dute Haiti, hala nola, La Gonâve, La Tortue, Les Cayemites, Île à Vache, La Grande Caye eta La Navasse.

Uharte nagusia oso menditsua da, deforestazioak soildua, higadura handikoa. Kostaldean ordoki txikiak daude eta erdigunean goi ordoki bat. Mendi garaiena Chaine de la Selle da (2.680 m) eta aintzira handiena Etang Saumâtre, hegoaldean dagoen ur gaziko lakua. Ibai nagusia Artibonite da.

Hiri populatuena Port-au-Prince hiriburua da, 2 milioi biztanlerekin, eta bigarrena Cap-Haïtien, 800.000 biztanlerekin.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako klima tropikala da. Euri urtaroak apiriletik ekainera eta urritik azarora dira. Urakan garaia ekainetik azarora izaten da.

Haitik eurite eta urakan ugari jasaten ditu. Jeanne urakanak, 2004koak, 1.160 hildako eta 1.250 desagertu eragin zituen. Ekaitz horren eraginak biztanleen bizimodu zaila okertu egin zuen: 170.000 pertsona inguruk ura eta elikagai falta zuten eta banana landaketa ugari deuseztu ziren.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitiko departamenduak

Haiti 10 departamendutan banatua dago. Hauek 41 barrutitan eta 133 udalerritan azpibanatzen dira. Hauek dira departamenduak:

  1. Artibonite
  2. Centre
  3. Grand'Anse
  4. Nord
  5. Nord-Est
  6. Nord-Ouest
  7. Ouest
  8. Sud
  9. Sud-Est
  10. Nippes.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendakariaren jauregia, 2010eko lurrikara baino lehen.

Haiti errepublika presidentzialista da, zuzenean aukeratutako lehendakariarekin. Bozkatzeko eskubidea herritar guztiek daukate, 18 urtetik aurrera. Konstituzioa 1987an onartu zen, Frantziakoan eta Estatu Batuetakoan oinarritua. Urte batzuz egonean izan ondoren, 1994an berrezari zen guztiz.

Botere legegilea bi ganberatan gauzatzen da: Senatua eta Diputatuen Ganbera. Betearazlearen burua errepublikako lehendakaria da, egun René Garcia Préval, Jean-Bertrand Aristide aurreko lehendakariaren aldekoa. Gobernuburua Jean-Max Bellerive lehen ministroa da.

Lehendakariak ezin du lehen ministroa kaleratu, baina Senatuaren bozketa baten ostean egin daiteke, emaitza baiezkoa bada[3].

Haitiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santo Domingo, haiti eta Hispaniola artikuluak in Dictionnaire universel d'histoire et de géographie (Marie-Nicolas Bouillet, 1878) eskuragai gallica gunean
  2. Izen berezien Petit Robert (2007).
  3. Le nouvelliste Haïti, 2009-10-25.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haiti Aldatu lotura Wikidatan


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)