Haizealdea eta haizebea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haizebea eta haizealdea belaontzi batean.

Haizebea haizeak jotzen duen norantza da une eta toki zehatz batean, hau da, haizearenarekin bat datorrena. Haizealdea kontrakoa da.

Eraikin batean, haizebea babestua dagoen aldea da eta haizealdea indarra jasotzen duena. Belaontzi batean, haizealdea, haizea ontzian sartzen den norantza da. Haizebea, kontrako aldea da, ontziaren erdialdea erreferentzia hartuta.

Garrantzi meteorologikoa

Haizebe eta haizealde hitzak, kirol ehiztari batek, kontrako haize eta aldeko haize deituko lituzkeenen baliokide dira. Hitz hauek, itsas gizonek, ez dituzte bakarrik ontziekiko erabiltzen, baizik eta baita uhartedi batetako uharteekiko eta uharte bateko aurpegi ezberdinekiko ere. Azken kasu honetan, haizealdea, haizeak jotzen duen uhartearen zatia da, eta, beraz, tokirik hezeena da. Haizebea, berriz, uhartearen garaieragatik haizeagandik babestutako zatia da, eta, beraz, uharte batetako tokirik lehorrena da. Honela, haizebe edo haizealde kokapena, ozeanoko uharteetan, bertako eguraldia eta klimaren faktore garrantzitsu bat da.

Ikus, gainera