Haizebeko uharteak (Sozietate uharteak)
Wikipedia(e)tik
(«Haizebearen Uharteak (Sozietate Uharteak)» orritik birbideratua)
| Haizebeko uharteak Îles Sous-le-Vent (frantsesez) Fenua Raro Mata’i (tahitieraz) |
|
|---|---|
Bora Bora, uhartediko uharterik ezagunena. |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Ozeano Pazifikoa |
| Koordenatuak | Koordenatuak: 17°32′S 149°50′W / 17.533°S 149.833°W |
| Uhartedia | Sozietate uharteak |
| Uharteak denera | 5 uharte eta 4 atoloi |
| Uharte nagusiak | Raiatea, Tahaa, Huahine, Bora Bora, Maupiti eta Tupai |
| Azalera | 395 km2 |
| Punturik garaiena | Tefatua mendia (1.017 metro) |
| Administrazioa | |
| Hiri populatuena | Uturoa (8.735) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 33.184 (2007ko abuztua) |
| Hizkuntzak | Frantsesa eta tahitiera |
- Artikulu hau Polinesiako uharteei buruzkoa da; Antilletako uhartedia gaitzat duena beste hau da: Haizebeko uharteak
Haizebeko uharteak[1] (frantsesez Îles Sous-le-Vent, eta tahitieraz Fenua Raro Mata’i, azken izen honek euskaraz Haizebeko uharteak esan nahi du) Ozeano Barean dauden Sozietate uharteak izeneko uhartediaren barneko azpi uhartedi txikiago bat da. 5 uharte eta 4 atoloik osatzen dute: Raiatea, Tahaa, Huahine, Bora Bora, Maupiti eta Tupai. Bertako udalerririk populatuena Uturoa delarik.
Sozietate uharteen multzoa osatzen duen beste uhartedia Haizealdeko uharteak dira.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak.