Hakodate (Hokkaido)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hakodate

Hakodate (Hokkaido)
Hakodate (Hokkaido) bandera

Hakodate (Hokkaido) armarria

Ofiziala 函館市
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Oshima
Koordenatuak

41°46′0″N 140°44′0″E / 41.76667°N 140.73333°E / 41.76667; 140.73333Koordenatuak: 41°46′0″N 140°44′0″E / 41.76667°N 140.73333°E / 41.76667; 140.73333

Hakodate (Hokkaido) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Hakodate (Hokkaido)
Eremua 677,89 km²
Biztanleria 271.827 bizt.
Dentsitatea 400,99 bizt./km²
www.city.hakodate.hokkaido.jp

Hakodate (函館市 Hakodate-shi?) , Hokkaidoko hirugarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 271.827 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta ainuekin istiluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainuen Usukeshi herrixka arrantzalea zegoen tokian Kono Kaganokami Masamichi japoniarrak jauregi bat eraiki zuen 1454 urtean eta hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. 1512an ainuen matxinada izan zen eta Masamichiren familia bertatik bidali zuten. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren Oshima penintsulan ainuen eta armaturiko familia merkatari kolonoen artean. Shakushain ainuak bi errebolta egin zituen 1669 eta 1672 urteetan eta galtzaile atera zenez ainu guztiak iparralderantz bidaliak izan ziren.

Hakodateren loraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoei Aroan (1704-1711) Hakodateren loraldia hasi zen. Tenplu ugari eraiki ziren eta bultzadarik handiena Matsumae leinua Masamichiren jauregian ezarri zenean etorri zen. Honek Tokugawa shogunerriaren atentzioa erakarri zuen eta 1779 urtean hiriaren kontrol zuzena ezarri zuen. Garai hartan merkatal herria zen baina Takadaya Kahei merkatariak kaia eraiki zuen Kuril uhartediarekin harremanak sendotzeko eta Hakodate hiri bizi bizia bihurtu zen.

Atzerritarrak Hakodaten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1854 urtean bost itsasuntzi estatubatuarrek Matthew Perryk Tokion lorturiko ituna eskaini zioten Hakodateri. Hakodateko kaia atzerritar untzien eskala bihurtu zen eta 1859an Atzerritarrekin harremanak eratzeko Japoniako bost kaietako bat bihurtu zen. Perryren bisitaldi batean marinel bat hil egin zen eta Japonian lurperaturiko lehen atzerritarra izan zen. Horretarako Hakodaten atzerritarren hilerria eraiki zen. 1855 urtean Goryōkaku gotorlekua eraiki zuten europar estiloan, hau da, izar itxurako oinarriarekin. Tokugawa shogunerriak agindu zuen eraikuntza errusiarren balizko inbasio bati aurre egiteko.

1861 urtean Thomas Blakiston merkatari, naturalista eta espia britainiarra bertan ezarri zen eta zerrategi bat sortu zuen. 1884 arte egon zen bertan eta bitartean estazio meteorologikoa eraiki zuen eta Boshin Gerrako errebeldeentzako armak ekoiztu zituen.

Hakodatek atzerritarrekin zuen harreman handiaren eraginez herrialde ugarik ezarri zuten kontsulatua bertan. Errusiarrek eliza ortodoxoa eraiki zuten eta anglikanoak eta katolikoak ere iritsi ziren bertara.

Ezoko errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shogunerriaren aldekoa zen Enomoto Takeaki lider errebeldea Edotik ihesi Hakodatera etorri zen eta bertan 1869ko urtarrilaren 27an Ezoko errepublika ezarri zuen, "Ezo" Hokkaido uhartearen orduko izena zen. Estatu Batuak izan zituen eredu eta sufragio unibertsala ezarri zuen. Frantziar soldaduen laguntza izan zuen horretarako eta Goryōkaku gotorlekuan armada japoniar-frantsesa ezarri zen, komandante Otori Keisuke zuela eta bigarren komandante Jules Brunet frantziarra. 1969ko ekainaren 26an Meiji enperadorearen 7.000 soldaduk Hakodateko Gudan gotorlekua berreskuratu eta Errepublikari amaiera eman zitzaion. Ondorioak izan zituen eta Hakodatek Hokkaidoko hiriburu izateari utzi zion Sappororen mesedetan.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an hiri estatusa lortu zuen. Garai hartan Hokkaidoko hiri handiena zen, atzerriarekin merkatal harremanak zituen kaiarengatik. 1934ko martxoaren 21ean sua piztu zen eta bi egunetan zehar hiriaren zati handia erre zuen haize gogorrek lagunduta. 2.166 pertsona hil ziren eta 145.500 etxerik gabe gelditu ziren.

Bigarren Mundu Gerran bonbaketarik ez zuen ia izan eta oso gutxi kaltetu zen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004 urtean ondoko Minamikayabe herriarekin bat egin zuen eta tamaina ia bikoiztu egin zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hokkaidoren hegoaldeko Oshima penintsularen hegoaldean, penintsularen Kameda muturra osatzen dute bere lurrek. Hakodate mendiak (334m) tonboloa eratzen du kostaldearekin eta biak lotzen dituen lur zatian zabaltzen da hiria, bi badiaren artean. Hakodateko kai famatua mendebaldeko badian dago.

Kontinentean Esan sumendia (618m) ere badauka.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Hakodate (1981–2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.7 1.5 5.3 11.8 16.5 19.9 23.4 25.8 22.7 16.8 9.7 3.3 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −6.2 −5.9 −2.6 2.6 7.5 12.1 16.6 18.7 14.1 7.4 1.4 −3.5 5.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77.2 59.3 59.3 70.1 83.6 72.9 130.3 153.8 152.5 100.0 108.2 84.7 1151.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 27.8 23.9 19.7 4.0 0 0 0 0 0 0.6 10.1 23.2 109.3
Eguzki orduak 103.4 119.3 157.6 187.7 193.5 173.3 135.6 149.5 158.1 167.5 109.7 92.9 1748.1
Hezetasuna (%) 73 71 68 67 73 79 82 81 76 72 71 72 885
Iturria: Japan Meteorological Agency

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hakodate (Hokkaido) Aldatu lotura Wikidatan