Hakone (Kanagawa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hakone

Hakone (Kanagawa)
Hakone, Ashi aintziraren ertzean.
Hakone (Kanagawa) bandera

Hakone (Kanagawa) armarria

Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Barrutia
Honshu
Kantō
Kanagawa
Ashigarashimo
Koordenatuak

35°11′0″N 139°02′0″E / 35.18333°N 139.03333°E / 35.18333; 139.03333Koordenatuak: 35°11′0″N 139°02′0″E / 35.18333°N 139.03333°E / 35.18333; 139.03333

Hakone (Kanagawa) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Hakone (Kanagawa)
Eremua 92,82 km²
Biztanleria 13,492 bizt.
Dentsitatea 0,15 bizt./km²
www.town.hakone.kanagawa.jp

Hakone (箱根町 Hakone-machi?) Japoniako herria da. Ashigarashimo barrutian dago, Kanagawa prefekturan. 2012an 13.492 biztanle zituen. UNESCOk Geoparkea izendatu du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hakone prefeturaren mendebaldeko mugan dago, Ashi aintziraren ertzean eta Hakone mendiaren oinean. Ingurune menditsua da eta Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren parte da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heian Aroan Hakone Gongen santutegi xintoista altxatu zuten. Edo Aroan Kyototik Edora zihoan Tōkaidō errepideko posta eta aduana ezarri zuten bertan, izan ere Kantō eskualdearen mugan baitzegoen.

Hakonek 1889an hartu zuen herri estatusa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera garrantzitsuena turismoa da, izan ere Tokiotik eta Fuji menditik gertu baitago, honi onsen-ak (ur termaleko bainuetxeak) gehitu behar zaizkio.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]