Halbblut

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:44, 23 urtarrila 2016


Halbblut (1919) Fritz Langek zuzendutako lehen filma da. Ez da kopiarik gorde, eta nahiz eta kritikak ondo hartu ez zuen antza Fritz erabat gogobete. "Bost egunean egindako lana izan zen. Bada esaterik ona zela? Nire aurreneko lana izan zen, egin nahi nuen, baina... bai, egia da, aktore onak bildu nituen".[1]

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gizon bi prostituta mestizo batek erakarrita dabiltza. Haietako batek emakumearekin ezkontzea erabakitzen du; besteak ez du halakorik onartzen: mestizo batek amorante izateko besterik ez du balio, inolaz ere emaztetzat hartzeko. Emakumeak berbetan entzun ditu eta mendeku hartzeko prest dago; ezin izango du baina, hirugarren gizon batek hilko baitu. Ezkontzeko asmoa zuena erotu egingo da, eta bigarren hura preso hartu eta kartzelara daramate.

Aktoreak

Filmeko protagonista, Ressel Orla, Nicola Perscheid argazkilariak eginiko erretratuan (1931 baino lehenagokoa).

Erreferentzia

  1. Peter Bogdanovich, Fritz Lang en América, Fundamentos, (1972) in Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 81 orr.

Kanpo loturak