Halikarnaso

Koordenatuak: 37°02′16″N 27°25′27″E / 37.03778°N 27.42417°E / 37.03778; 27.42417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Halikarnaso
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaMuğla probintzia
Turkiako barrutiaHalikarnaso
Koordenatuak37°02′16″N 27°25′27″E / 37.03778°N 27.42417°E / 37.03778; 27.42417
Map
Historia eta erabilera
Siege of Halicarnassus

Halikarnaso[1] (antzinako grezieraz: ἉλικαρνᾱσσόςHalikarnassós edo Ἀλικαρνασσός, Alikarnassós; turkieraz: Halikarnas; latinez: Halicarnassus, gaur egun Bodrum, Turkia) antzinako greziar hiri bat da, Asia Txikiko Kariaren hego-mendebaldeko kostaldean kokatua, Egeo Itsasoan, Kermeko golkoa eta Kosko golkoaren arteko kokapen pribilegiatu batean. Jatorrian kostaldetik gertu zegoen uharte txiki bat baino ez zuen hartzen, gaur egun Bodrumgo gaztelua dagoen toki berean.

Argolidako Trezen hiriaren kolonia bat izan zen, K.a. 1000n sortua. Hexapolis doriarra osatu zuten sei hirietako bat izan zen (besteak Gnido, Kos, Ialisos, Lindos eta Kamiros izan ziren). Zefiriongo istmoan (latinez: Zephyrium) zegoen eta hasieran Zefiria (Zephyria) deitu zen. Hiriak, konkistatzeko erabat ezinezkoaz ziren bi edo hiru gotorleku behintzat bazituen, garrantzitsuena Salmazis zelarik, hiriaren ipar muturreko harkaitz batean zegoena: beste bat Arkoneso zen, ustez portuaren aurreko uharte batean (gaur egun Orak Ada).

Gatazka erlijioso baten ondorioz (kirolari bat lortu zuen garaikurrarekin geratu zen Apolo jainkoari eskaini beharrean, ohi zen bezala) eta joniarrenganako bere hurbiltasunagatik Doriar Ligatik kanporatua izan zen K.a. VII. mendean, liga hau Pentapolis doriarra deitzera pasatuz.

K.a. VI. mendean Lidiako erresumaren mendera pasa zen erori arte, eta ondoren Persiara pasa zen K.a. 546an.

K.a. V. mendearen hasieran, joniar matxinadarekin, independizatu egin zen, baina berriz Persiaren mende geratu behar izan zuen K.a. 494an, bere barne autonomia, oparotasuna eta indarra mantendu bazituen ere. Urte hauetan Sardes edo Lidiako satraparen agintepean zegoen. Ligdamisek tirania hartu zuen K.a. 494an, bere alarguna (edo alaba) zen Artemisia I.ak Xerxes II.aren aldean borrokatu zuen Salaminako guduan. Ligdamis Kariako satrapa izendatua izan zen (batzuetan independentea eta beste batzuetan Lidiaren azpisatrapia zen satrapia) eta bere ondorengoek Karia guztia gobernatu zuten, Persiarengandik nolabaiteko independentziaz K.a. 386an persiarrek domeinu zuzenago bat hartu zuten arte. Satraparik ezagunena Mausolo izan zen, hiriburua Milasetik Halikarnasora pasa zuena, honen arreba eta emaztea zen Artemisia II.ak eraikin hauei bere handitasunagatik izena eman dien hil monumentu bat eraiki ziolarik (Halikarnasoko Mausoleoa bezala ezagutu zena eta Antzinako Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zena.

Kariasko greziar dinastia, helenismoa eta greziar hizkuntza inposatu zituen arren, persiarrei leial mantendu zen. Alexandro Handia iritsi zenean bazegoen erregina bat, Ada izenekoa, Alindan persiarren aldeko alderdiari eusten ziona, bere anaia Pixodoro buru zuena, Adarekin, honen senarra zen Idreo (K.a. 344an edo K.a. 343an hil zena) hil eta bi urtera ezkondu zena, eta boterean jarraitzen zuena Orontobates satraparen agindupean, Pixodororen suhia zen persiar noble bat. Adak Alexandro hartu zuen, eta semetzat hartu nahi izan zuen. Mazedoniarrek Orontobates garaitu zuten, eta ondoren honen ondorengoa izan zen Memnon Rodasekoa, Persiaren zerbitzura zegoen greziar bat, eta Ada berrezarri zuten erregina bezala (K.a. 333) K.a. 326 arte. Halikarnaso setiatua eta suntsitua izan zen, eta bertako biztanleak Salmaziseko akropolian babestu ziren, errea izan zena. Hiria ez zen suntsipen honetatik oneratu. Hemendik aurrera, soilik mausoleoarekin zuen harremanagatik aipatua izan zen.

Alexandro hil ondoren Asandrok gobernatu zuen, Kariako satrapa izan zena K.a. 305 arte, urte honetan Antigono I.a Monoftalmosengana pasa zelarik. K.a. 301ean, Antigono garaitua eta hila, Plistarkorengana pasa zen K.a. 294an, Egiptoko lagidarren itsas basea bihurtu zenean. K.a. 272an seleukotar inperiora pasa zen eta honen gobernupean Kariar Ligaren jarraipena zen liga baten barnean zegoela ezagutzen da.

K.a. 189an, Apameako hitzarmenaren bidez, Erromara pasa zen, honen subirautzapean hiri askea eta ondoren erromatar kolonia izan zelarik. K.a. 88an Mitridates VI.a Eupator Pontoko erregeak okupatu zuen denbora laburrez. Ondoren Erromaren eta Bizantzioren eskuetan jarraitu zuen 1071 arte, turkiar seliuziden esku erori zenean. Mehmet sultanak Maltako Ordenako zaldunei hiria okupatzea baimendu zien, eta gaztelu bat eraiki zen (San Pedro gaztelua, oraindik han mantentzen dena ber dorreekin, egungo Bodrum herriko ikurra da).

1522an otomandar subirautzapean erori zen Suleiman Handia sultanak Rodas uhartea konkistatu zuenean. Dirudienez, garai hartan Petrion deitua zen (beharbada gazteluaren izenagatik), eta otomandarrek Bodrum bihurtu zuten.

Gaur egun oraindik mantentzen dira antzinako harresiak, mausolearen hondakinetako batzuk (Salmazis]]etik ekialdera) eta iturri batzuk. Afroditaren tenplua, antzinaroko ederrenetakotzat hartua, ez da mantendu. Egungo Bodrum turkiar hirian aurkitutako egitura batzuk, mausolea apaintzen zutela uste da, eta gaur egun British Museumean daude.

Herodoto eta Dionisio Halikarnasokoaren jaioterria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]