Halikarnasoko Mausoleoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mausoleoa, margoturiko irarlan batean (Martin van Heemskerck, XVI. mendea).

Halikarnasoko Mausoleoa, haitzurdin zurizko hilobi monumental bat zen, antzinateko Munduko Zazpi Mirarietako bat. Mausolo (grezieraz Μαύσωλος Maúsōlos) Kariako erregearen omenez eraikia izan zen.

Historialarien arabera, Mausoloren bizitzak ez du ezer nabarmengarririk, bere hilobiaren eraikuntza izan ezik. Egitasmo hau Artemisia II.a Kariakoak pentsatu zuen, Mausoloren arreba eta emaztea zena. Eraikuntza, Mausoloren erregealdian hasiko zen, eta, beharbada, K. a. 350ean amaitua izan zen, Mausoloren heriotzatik hiru urte eta Artemisiaren heriotzatik urte betera.

Hilobi monumental hau eraikitzeko enkargua, Satiros eta Piteos arkitektoei eman zitzaien, hauek, 30x40 metroko egitura bat eraiki zutelarik. Bere gainean, joniar ordenako 117 zutabe bi hilaratan, piramide mailakatu erako sabaia eusten, eta, azken honen gainean, erregea eta erreginaren irudiak zituen kuadriga baten estatua, orotara, 50 metroko altuera hartzen zuelarik. Mirari hau osatzeko, garaiko greziar eskulturgile hoberenek, bere egituran irudiak eta erliebeak zizelkatu zituzten. Orotara izan zituen estatua kopurua, 444koa izan zen, gutxi gora-behera. Gurdi bat eta lau zaldiren estatua batekin koroatua zegoen.

Alexandro Handia, barbaro eta arabiarren inbasioak eta hiriaren suntsipena jasan zituen, baina, azkenik, 1404an lurrikara batek suntsitu zuen.

XIV. mendean, San Joanen Zaldunek, behera botatzen amaitu zuten, eta hondakinak, Bodrumgo gaztelua edo Halikarnasoko San Petriren gaztelua eraikitzeko erabili zituzten. Garai honetan zehar, eraikinaren azpian, tunel batzuk aurkitu ziren, hildako erregeen sarkofagoetara iristen zirenak. Hilobia, lapurrek arpilatu zuten, eta horregatik gaur egun ez dago bere arrastorik.

Goiko estatua eta frisoren bat salbatu ziren. Gaur egun, Londresko British Museumean ikus daiteke.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Halikarnasoko Mausoleoa Aldatu lotura Wikidatan