Halldór Laxness

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halldór Laxness

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHalldór Kiljan Laxness
JaiotzaReykjavik1902ko apirilaren 23a
Herrialdea Islandia
HeriotzaMosfellsbær1998ko otsailaren 8a (95 urte)
Heriotza modua: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Auður Laxness (en) Itzuli  (1945eko abenduaren 24a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, eleberrigilea, itzultzailea, antzerkigilea, poeta, filosofoa eta idazlea
Lantokia(k)Islandia
Jasotako sariak
Genero artistikoanarraziozko poesia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Luteranismoa
Erlijio-ordenaBeneditar

IMDB: nm0493433 IBDB: 83738
Musicbrainz: c23fed6a-39e3-43cd-8b44-a683e3a52c7d Discogs: 1304411 Allmusic: mn0001415848 Find a Grave: 11476775 Edit the value on Wikidata

Halldór Kiljan Laxness (ˈhaltour ˈcʰɪljan ˈlaxsnɛs ahoskatua), Halldór Guðjónsson jaioa, (Reykjavík, 1902ko apirilaren 23a - ibidem, 1998ko otsailaren 8a) islandiar idazlea izan zen. 1955ean Literaturako Nobel Saria lortu zuen, herrialdeko bakarra izanik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an jaio zen Reykjaviken, baina 1905 urterekin Laxnes baserrira joan zen bizitzera, Mosfellsbærrera.[1][2] 1915 eta 1916. urteetan hiriburuko eskola teknikora joan zen. 14 urterekin artikulu bat argitaratu zuen Morgunblaðið egunkarian eta lehen nobela 17 urterekin idatzi zuen. Ordutik aurrera, asko bidaiatu zuen.[3]

1922an Luxenburgoko San Maurizio Clervauxkoaren abatetxera joan zen, eta 1923 katoliko gisa bataiatu zen. Han frantsesa, latina, teologia eta filosofia ikasi zituen.

Estatu Batuetara joan zen bizitzera 1927an. Hollywoodeko filmeetarako gidoiak idazten zituen.[4] Han, sozialismoarekiko interesa piztu zitzaion, Upton Sinclairren eraginez. 1929an Laxnessek artikulu bat idatzi zuen Kanadako Heimskringla egunkarian, Estatu Batuak kritikatuz. Ondorioz, atxilotu eta pasaportea kendu zioten. Libre geratu zenean, Islandiara itzuli zen.[5]

1938an Sobietar Batasunean egon zen, "21en epaiketa" ikusi zuen eta hari buruz idatzi zuen Gerska æfintýrið liburuan.

1949an Islandia NATOn sartu zen eta Laxnessek kritikatu egin zuen gertakari hori.[6]

1955an Literatura nobel saria irabazi zuen.[7]

1956ko Hungariako Iraultzaren ondoren, Sobietar Batasunarekiko kritikoa bihurtu zen.

1957an mundua zeharkatu zuen bidaia bat egin zuen. New York, Beijing, Bonbai, Kairo eta Erroman egon zen, besteak beste.

1969an Sonning Saria irabazi zuen.

1998ko otsailaren 8an hil zen, Alzheimerren gaixotasunarekin.[8]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen emaztea Málfríður Jónsdóttir izan zen, eta harekin eduki zuen lehen alaba, Maria, 1923an.

1930ean bigarren emaztearekin ezkondu zen, Ingibjörg Einarsdóttirrekin. Harekin eduki zuen Einar semea, 1931an. 1940an dibortziatu ziren.

1945ean Auður Laxnessekin ezkondu zen eta bi alaba eduki zituzten: Sigríður, 1951an eta Guðný, 1954an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1919: Barn náttúrunnar
  • 1924: Undir Helgahnúk
  • 1927: Vefarinn mikli frá Kasmír
  • 1931: Salka ValkaÞú vínviður hreini
  • 1932: Salka ValkaFuglinn í fjörunni
  • 1934: Sjálfstætt fólkLandnámsmaður Íslands
  • 1935: Sjálfstætt fólkErfiðir tímar
  • 1937: HeimsljósLjós heimsins
  • 1938: HeimsljósHöll sumarlandsins
  • 1939: HeimsljósHús skáldsins
  • 1940: HeimsljósFegurð himinsins
  • 1943: ÍslandsklukkanÍslandsklukkan
  • 1944: ÍslandsklukkanHið ljósa man
  • 1946: ÍslandsklukkanEldur í Kaupinhafn
  • 1948: Atómstöðin
  • 1952: Gerpla
  • 1957: Brekkukotsannáll
  • 1960: Paradísarheimt
  • 1968: Kristnihald undir Jökli
  • 1970: Innansveitarkronika
  • 1972: Guðsgjafaþula

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1923: Nokkrar sögur
  • 1933: Fótatak manna
  • 1935: Þórður gamli halti
  • 1942: Sjö töframenn
  • 1954: Þættir
  • 1964: Sjöstafakverið
  • 1987: Sagan af brauðinu dýra
  • 1992: Jón í Brauðhúsum
  • 1996: Fugl á garðstaurnum og fleiri smásögur
  • 1999: Úngfrúin góða og Húsið
  • 2000: Smásögur
  • 2001: Kórvilla á Vestfjörðum og fleiri sögur

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1934: Straumrof
  • 1950: Snæfríður Íslandssól
  • 1954: Silfurtúnglið
  • 1961: Strompleikurinn
  • 1962: Prjónastofan Sólin
  • 1966: Dúfnaveislan
  • 1970: Úa
  • 1972: Norðanstúlkan

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1925: Únglíngurinn í skóginum
  • 1930: Kvæðakver

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1925: Kaþólsk viðhorf
  • 1929: Alþýðubókin
  • 1933: Í Austurvegi
  • 1938: Gerska æfintýrið

Oroitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1952: Heiman eg fór
  • 1975: Í túninu heima
  • 1976: Úngur eg var
  • 1978: Sjömeistarasagan
  • 1980: Grikklandsárið
  • 1987: Dagar hjá múnkum

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hallberg, Peter, Halldór Laxness, Twayne Publishers, New York, 1971, 11. or.
  2. Kress, Helga; Tartt, Alison (2004). Stevens, Patrick J. (ed.). "Halldór Laxness (23 April 1902 – 8 February 1998)". Dictionary of Literary Biography.
  3. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Halldór Laxness: libros y biografía autor» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  4. Einarsson, Stefán, A History of Icelandic Literature, New York: Johns Hopkins for the American Scandinavian Foundation, 1957, 317 or.
  5. Guðmundsson, Halldór, The Islander: a Biography of Halldór Laxness. McLehose Press/Quercus, London, 2008, 49, 117, 149, 238, 294 orialdeak.
  6. (Ingelesez) Scibona, Salvatore. (2022-07-04). «The Rediscovery of Halldór Laxness» The New Yorker ISSN 0028-792X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  7. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1955» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  8. https://www.nytimes.com/1998/02/10/arts/halldor-laxness-dies-at-95-reinterpreted-icelandic-sagas.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Islandia
Artikulu hau Islandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.