Halle (Saxonia-Anhalt)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Halle

 Saxonia-Anhalt
Merkatuaren plaza eta dorre gorria.
Merkatuaren plaza eta dorre gorria.
Halleko bandera

Halleko armarria

Izen ofiziala Halle
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia-Anhalt
Magdeburg
Alkatea Bernd Wiegand
Koordenatuak 51°29′00″N 11°58′00″E / 51.48333°N 11.96667°E / 51.48333; 11.96667Koordenatuak: 51°29′00″N 11°58′00″E / 51.48333°N 11.96667°E / 51.48333; 11.96667
Halle non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Halle
Eremua 135,01 km2
Garaiera 87 m
Posta kodea 06108-06132
Biztanleria 233.107 bizt. (2012)
Dentsitatea 1.726,59 bizt./km²
Matrikula HAL
http://www.halle.de/

Halle Alemaniako Saxonia-Anhalt estatu federaleko hiri bat da. Saale ibaiaren ertzean kokatzen da, estatuaren hegoaldean, Leipzig hiritik 35 kilometro eskasera. 2010eko erroldaren arabera hiriak 232.963 biztanle zituen, honek Magdeburg hiriburua baino zerbait handiagoa bihurtzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeltiar asentamenduak Halen izena zuen, zeinak gatza esan nahi duen, eta Saale ibaia ere gatzaren aldaera da. Honek argi uzten du gatzaren ekoizpena antzinakoa dela eremu honetan. Brontze Aroko gatzaren ustiaketaren aztarnak aurkitu dira.

Halleko merkatu plaza 1500 inguruan

Hiria berez 806ko idatzi batean aipatzen da lehenengo aldiz, Magdeburgeko apezpikuaren jabetzaren parte gisa azaldu ere. Martin Lutherren erreforma hartu zuen XVI mendean eta Hogeita Hamar Urteko Gerra sufritu zuen. 1680an Brandenburg-Prusiak Magdeburgekin batera eskuratu zuen 1680an. Unibertsitatea garai honetan sortu zen, 1694ean hain zuzen ere.

Napoleondar Gerretan Halleko gatazka famatua gertatu zen. Bertan frantziarrek prusiarrak garaitu zituzten 1806an. 1815ean baina Prusiako saxonia probintzian sartuta gelditu zen.

Bigarren Mundu Gerran Buchenwald kontzentrazio-esparruaren esparru satelitea jaso zuten eta bertan gerra-presoak sartu zituzten: poloniarrak, txekoslovakiarrak, sobietarrak, frantziarrak, herbeheretarrak eta beste hainbat naziotakoak. Kimika lantegi estrategikoak ere baziren eta horregatik bonbaketa latzak jasan zituen Hallek.

Gerraren ondoren Saxonia-Anhalteko hiriburu bihurtu zen, baina sobietarrek estatuak desegin zituzten. Ekialdeko Alemania mendebaldekoarekin batu zenean Saxonia-Anhalt estatu berriko hiriburu Magdeburg ezarri zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merkatuko eliza (Marktkirche): 1529–1554 artean eraiki zen aurrez zeuden bi elizaren osagaiak erabilita. Lau dorre ditu.
  • Dorre gorria (Roter Turm): Merkatuko elizaren ondoan dagoen dorre garaia da, 1503 arte Andre Mariaren elizaren kanpandorrea izana zena.
  • Moritzburg gaztelua (Schloss Moritzburg): Magdeburgeko apezpikuaren egoitza zen XV mendeko eraikin hau Hogeita Hamar Urteko Gerran suntsitu zen. Hondarretan egon zen 1901-1913 artean zati bat berreraiki zen arte. gaur egun arte galeria bat da.
  • Egoitza berria (Neue Residenz): Pizkunde goiztiarreko jauregia, 1531–1537 artean eraikia.
  • Händelen etxea (Händelhaus): Händel jaio zen etxea da. Bere bizitzaren inguruko museoa dauka barruan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Halle (Saxonia-Anhalt) Aldatu lotura Wikidatan